Doiketak webgunean

argazkiakorg 1456131012341 Argazkiak.org | 2008-10-24 17:00
1

Doiketa teknikoak egin ditugu aste honetan Argazkiak.org webgunean. Horien ondorioz, tarteka gertatu den errore tekniko bat zuzenduko zela espero genuen.

Erabiltzaileon artean batzuek nabarituko zenuten argazkia igo ondoren, ez zela bere irudirik agertzen, edo agian irudi partzial bat agertzen zela bakarrik. Mezua geratzen zen horrela, irudia prozesatzen bageunde bezala... baina ez zen prozesatzerik gertatzen, eta irudia igo gabe geratzen zen.

Hori zuzendu dugula uste dugu. Igotako argazkien prozesatzeak huts egin dezake oraindik ere, baina hori gertatzen denena, itxaron-zerrenda baten jartzen dugu argazkia, eta berriz saiatuko da sistema irudia kargatzen, harik eta zuzendu arte. Orain arte gertaturiko erroreak ere detektaturik ditugu, eta horiek konpontzen saiatuko gara.

Bitartean, hona, web 2.0 estilo tipikoan, gaur doiketak egin ditugun bitartean erakutsi dugun pantaila-irudia.

Argazkiak.org | Argazkiak.org errore mezua © cc-by-sa: codesyntax

Eskerrik asko Landa katu dotoreari, estilo handia erakutsi baitu modelo lanetan.

Argazkiak.org | Banoa Espainiara © cc-by-sa: codesyntax

oier g

oier g 2010-01-02 12:59 #1

Kaixo Arrateko Aman akolittuak.

Jakin deizuen: arazuak ba dagoz ondiok, eta goiko mezuan komentautakuaz aparte be beste batekin konturatu naiz. Argazkixa igo, ondo agertu, konprobau ondo ikusten dala... eta handik denpora batera (hille batzu) argazkixa billau eta ez dagola konturatu. Bere errejistrua, izena tagak... bai, baiña irudirik ez.

Neri bakarrik pasatzen jatan edo ez ikusteko, billaketa aleatorio bat egin dot eta ez: beste erabiltzeilliei be pasatzen jake. Hamen adibidez,
http://www.argazkiak.org/photo/deustuko-euskalduna-zubi/
http://www.argazkiak.org/photo/informacion/
http://www.argazkiak.org/photo/atxolin-2009-10-14/

Ia konpontzeko erreza dan.

Eskerrikasko edozelan be.

O.

Utzi iruzkina: