2011/11/24 22:25:37.914 GMT+1
Puntu morea emakumezkoen alde...
Nork: A_Morillo.2011/11/24 22:25:37.914 GMT+1
Etiketak:
emakumeak
matxista
biolentzia
puntua
morea
eguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/18 16:13:28.072 GMT+2
Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du!
Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du!
Ditugun proiektuak aurrera ateratzeko:
- Hilero argitaratzen dugun Kultur Agenda (toki publikoetan eskuragarri)
- www.lapikue.net webgunea martxan mantentzeko.
- Azpeitiko kultur mugimendua sustatu eta dinamizatzeko.
- Azpeitiko kultur programa plurala osatzeko.
- …
Gure proiektuekin aurrera jarraitzeko zure atxikimendua behar dugu. Bi aukera dituzu, bazkide eginda edo CANen kontu-korrontea zabalduz.
- Edozein norbanakoen izenean (NAN zenbakiarekin) CANen kontua zabaltzean AZPEITIKO KULTUR MAHAIA (Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkartea) lagundu nahi duzula adierazi behar duzu. Bi hilabeteko konpromesua eskatuko dizu CANek eta kontu horretan 50€ mantendu beharko dituzu bi hilabetez. Ondoren, inongo arazorik gabe zure kontua itxi eta 50€ak berreskuratuko dituzu. Era horretan, CANek 10€ emango dizkio AZPEITIKO KULTUR MAHAIAri.
- Bestetik AZPEITIKO KULTUR MAHAIko bazkide egiteko aukera ere baduzu. 10€ urtean besterik ez Azpeitiko kultur mugimendua babesteko. Gainera, Kultur Mahaiko bazkide bazara abantaila ugari izango dituzu. Bazkide egiteko jarri gurekin kontaktuan 622 500 113ra (Kepa) deituz, lapikue@gmail.com –era idatziz edo Perez Arregi plazan dugun bulegora gerturatuz.
Zer da Azpeitiko Kultur Mahaia?
Kultur Mahaia Azpeitiko kultur bilgunea da. Azpeitiko kultur talde denek (25ek), udal taldeek, udal kultur teknikariak, norbanako batzuek eta Mahaiko teknikariak osatzen dute.
Batik bat, herriko kultur egitaraua antolatzeko, kultur hedabideak sortzeko eta kultur azpiegituren funtzionamenduaz hitz egin eta parte hartzeko sortu zen. (/http://www.lapikue.net/dokumentazioa/)
Mahaiak hanka gehiago behar ditu, herritarren parte-hartzea behar du! Zenbat hanka ditu Mahai honek? Etorri eta kontatu!
Nork: A_Morillo.2011/07/18 16:13:28.072 GMT+2
Etiketak:
dirua
mahaia
laguntza
kultura
kultur-mahaia
azpeitia
can
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/05 00:18:57.825 GMT+2
Eta amama? laburmetraiak bi sari jaso zituen Beasaingo film laburren jaialdian
>Gazteen sailean lehiatzen zen eta eskuratu zezakeen bi sariak eraman zituen
>Jendearen algarak piztu zituen laburmetraiak
Uztailaren lehen gauean 22:30tan, ostiralez, ospatu da Beasainen bertako lehen laburmetrai jaialdia. Bi sail zituen lehiaketak alde batetik Beasaingo ikastetxetako ikasleen saila eta bestetik, gazte saila. Lehen atalean lau lan aritu ziren lehiatzen. Gazteen sailean berriz, sei (La pousance du temps, Luka, Ikusi makusi, The dreamer, Eta amama? eta Blue eyes). Maila ona zegoen aurkeztutako lanetan. Antolatzaileek lan handia egin zuten finalistak izan ziren sei lanak aurkezteko.
Emanaldi berezi moduan antolatuta zegoen Beasaingoa. Uda giroa aprobetxatuz kanpoaldean (udako zineman) egin zen, Bideluze plazan. Jende ugari gerturatu zen bertara eta bi sailetan gustuko zuten lana bozkatzeko aukera izan zuten. Azkenik, Gazteen sailean Eta amama? laburmetraiak epaimahaiaren hirugarren saria eta ikusleen saria jaso zuen, izan ere, jendearen algarak piztu zituen laburmetrai tragikomikoak. Amama baten istorioa kontatzen duen laburmetraiak posible zituen bi sariak irabazi zituen, alde batetik epaimahaiak ematen zituen hiru klasifikatuetako sari bat eta bestetik ikusleek ematen zuten saria. Hauxe izan zen klasifikazioa:
1_ La pusance du temps
2_Ikusi makusi
3_Eta amama?
Ikusleen saria: Eta amama?
Bide onetik doa laburmetraia. Momentuz hiru lehiaketetara aurkeztu da (HUHEZINEMA, Begibistan eta Beasaingoa) eta hiruretan saritua izan da. Aurrera begira beste jaialdi batzuetan egoteko izendatu dute. Laburmetraiaren lantaldea BanatuFILMAK-ekin lankidetzan ari da lan hau mugitzen. Orain buru-belarri dabiltza uda-udazken denboraldia prestatzen eta laburmetraiaren minisitea (BanatuFILMAK webgunearen barnean) prestatzen. Honetaz gainera eta parte hartu zuten zenbait aktoreen eskariz, laburmetraia Azpeitian ikusteko aukera lantzen ari dira.
Laburmetraian kontatzen den istorioa tragikomikoa da. Kontxiren heriotzak bazterrak nahasten ditu San Martin zahar egoitzan. Gertakari horren harira Asunek –amamak- bere jaioterrira bueltatzeko bidaian pentsatzen hasten da eta hori islatzen dien bere senideei. Nahiz eta ados egon ez, azkenean alaba, suhia eta bere bi ilobek laguntzen diote bidai horretan. Baina autoan espero ez dituzten gorabeherak bizitzen dituzte. Nork daki nola amaituko den bidaia.
Lantaldea:
- Aktoreak: Elena Irureta, Ramon Agirre, Itziar Aizpuru, Imanol Ortega eta Ainhoa Garin /// Mikel Garin, Olaia Juaristi, Arrosa Borda, Amaia Zeberio, Rosa Mari Alberdi eta Ihintza Irizar.
- Aktore zuzendaria: Olaia Juaristi (Azkoitia)
- Argiztapena: Ekaitz Herrera (Abadiño)
- Gidoi moldaketak eta scripta: Ion Eskudero (Andoain)
- Jatorrizko ideia, gidoia eta produkzioa (zuzendaritza exekutiboa): Alexander Silva (Azpeitia)
- Kamera eta edizioa: Iker Ugalde (Bergara)
- Makillajea: Ainara Mera (Azpeitia)
- Orrazkera: Imanol Arellano (Azpeitia)
- Soinua: Maddalen San Miguel (Zaldibia)
- Zuzendaria: Itziar Irizar (Itziar)
Nork: A_Morillo.2011/07/05 00:18:57.825 GMT+2
Etiketak:
amama
sariak
beasain
eta
laburmetraia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/28 23:23:53.580 GMT+2
Harrotsun eguna!
Nork: A_Morillo.2011/06/28 23:23:53.580 GMT+2
Etiketak:
homosexual
gay
dia
harrotasun
orgullo
2011
eguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/28 23:16:44 GMT+2
Donostia 2016
Azkenean... Zorionak!!!!

Nork: A_Morillo.2011/06/28 23:16:44 GMT+2
Etiketak:
2016
kultura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/28 23:04:45.012 GMT+2
Hotelak
Asteburuan Valentzian izan naiz. Egia esam ez neun espero ikusitakoa, galduta, zahartuta eta atzeratuta dagoen hiriburua. Ez du merezi duen fama. Gainera, bertako zerbitzuak, ez dira egokienak. Bi hoteletan izan nintzen. Lehenik Kris Consul del Mar **** hotelean. Zahartuta, zikina, garestia, tratu txarra... Ez du merezi!
Bigarrenik, La Casa Azul delakoa. Hotel berezi bat da. Valentziako zentro historikoan kokatuta, azoka nagusiaren alboan. Hotel txikia, hiru logela ebsterik ez du, baina zein baino zein egokiagoa eta politagoa. Tratua ezin hobea eta bertakoak oso atseginak. Gela bakoitza bere inguruko zerbaitekin lotura du. Lehen pisukoa Borgia familian inspiratuta dago, garaiko ikur eta dekorazioarekin. Bigarren pisukoa berriz, Setaren ibilbideari eskainia. Kutxak, setazko apaingarriak... denetarik.
Azkena, nik erabili nuena, Valentziako ilargiari eskainia (...a la luna de Valencia). Amets bat da logela hori. Ezin hobea. Ilargiaren argia kopiatzen duen argiztapenarekin, diseinu berritzaile eta modernoa, gustu handikoa...
Edonor Valentzira joateko asmoa badu, bertaratzera gonbidatuko nuke!
Hotelaren izena: La Casa Azul; vinos & rooms Valencia
Telefonoa: 963 511 100
Nork: A_Morillo.2011/06/28 23:04:45.012 GMT+2
Etiketak:
a
de
casa
la
valentzia
hotel
luna
azul
valencia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/06/21 20:57:33.254 GMT+2
GIB
Nork: A_Morillo.2011/06/21 20:57:33.254 GMT+2
Etiketak:
sida
vih
gib
hiesa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/04/14 23:52:23.172 GMT+2
Korrika 17. Izan EUSKALAKARI!!!
Nork: A_Morillo.2011/04/14 23:52:23.172 GMT+2
Etiketak:
euskara
17
korrika
mu
gazte
zenbait
euskalakari
ausart
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/01/25 21:46:55.712 GMT+1
Hazte socio
Nork: A_Morillo.2011/01/25 21:46:55.712 GMT+1
Etiketak:
leucemia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/09/20 21:52:45.348 GMT+2
Publizitatea 10
AMARAUNari agur esan diote publizistek Euskadi Irratiko programazio berriarekin batera. Gorka Goikoetxea eta Luis Petrikorenak publizitatearen munduko bitxikeriak aipatu dizkigute bere azkeneko programan. Horretaz gain, Joxerra Gartzia EHUko irakaslea eta publizitatean adituaren laguntza izan dute.
Nork: A_Morillo.2010/09/20 21:52:45.348 GMT+2
Etiketak:
10
amarauna
publi
etb
irratia
eitb
publizitatea
denetarik
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


