Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 15:39:12.348 GMT+2

Kuxkuxeroen aurkezpena

Hau  Google Docs-en egindako aurkezpena da, gureklasekide eta irakasleei Mendeberri proiektuan egin dugun bloga erakusteko.


Nork: olaiaju.2008/06/04 15:39:12.348 GMT+2
Etiketak: kuxkuxean aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 14:58:20.596 GMT+2

Euskararen puzzlea

Azken urteotan asko ari naiz aditzen gero eta jende gehiagok dakiela euskara. Nik ez dakit estatistikek magia egin duten edo zer, baina euskara erabiltzen dutenak ziur naiz, gero eta gutxiago direla.

 

Nire guraso eta aiton-amonek, euren ama hizkuntza euskara baldin bazen, guztia euskara hutsean egin ohi zuten. Are gehiago, beste hizkuntzak ez zekizkiten, orduan zeukaten bidaiatzeko zailtasuna zela medio. Baina horrek ez du ezer justifikatzeko balio. Garbi dago, hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. Eta hori da gaur egun gero eta eskualde gehiagotan gertatzen ari dena. Gainera, hain “kultoak” izan behar garen horrekin, badirudi euskara hutsean bizi garenok, eta beste hizkuntzak hain ongi menperatzen ez ditugunok, zapalduak garela. Ez al da lotsagarria, zure aseguru sozialeko medikuarekin euskaraz komunikatu ezina?

 

Bestalde, euskararen adar garrantzitsuenetarikoa ere galtzear daukagu: hitanoa. Euskara ez badago bere urte onenetan, zer esanik ez hitanoa. Gainera, matxismoaren kontuarekin sartu gabe, zenbat jende ote dago noka existitzen dela ere ez dakiena. Horretaz gain, euskalkiak ere hor daude. Komunikabideak medio, jende anitz dago oraindik, euskara batua eta gipuzkera parekatzen dituena. Euskal komunikabideetan lanean ari den % 80a gipuzkoarra izaki, gipuzkoarron euskara da normaltzat hartzen dena eta besteak aldiz arrarotzat.

 

Euskaldunon zeregin handienetariko bat da beraz, gure lurraldea bereizten duen altxorrik handiena mantentzea. Baina hori bai, ez kutxa zaharkitu batean gordeta edukiz, hautsak astinduz baizik.

Nork: olaiaju.2008/06/02 14:58:20.596 GMT+2
Etiketak: euskara iritzi artikulua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:45:55.074 GMT+2

Bertsoak

Banoa!

 

1. Nahiz eta oso gustura nengon

    dut hemendik joan beharra

    esan beharra daukat leku hau

    dela munduan bakarra

    buruan ditut une gozoak

    ta begietan negarra

    bihotz barnean hor darabilkit

    urduritzen nauen harra.

 

2. Hemen barruan sentitu arren

    marraskiloen erara

    ate aurrean irteteko prest

    jarri naiz bada ez bada.

    Hona barrura ohituta nengon

    hemen lortzen nun patxada

    ta horregatik horra irteteko

    sentitutzen det ikara.

 

3. Beldurra daukat! Ez dut irten nahi!

    Kanpokoa zer ote da?

    Hemen barruan egondua naiz

    okupa baten antzera

    nere babesa inguru hau da

    ez dut nahi horra atera

    zeba ez naute pakean uzten?

    Hori da nere galdera.

 

4. Horra irtenda sentituko naiz

    babesik gabe bezela

    amarengandik kendu nahi naute

    a ze momento krudela!

    Ahantzi gabe esan behar dut

    jaio-gabe bat naizela

    gaur edo bihar utziko baitut

    nere amaren sabela.

 

5. Gura ez arren beherantza noa

    ez nago oso gustora

    ama ta biok indarka gabiltz

    hura behera ta ni gora

    indarrik ez dut, beraz banoa,

    zuzenean hor kanpora

    hau bezain ona ez da izango

    baina zerbait egongo da…

 

6. Bidean noa ta entzuten det

    medikuen oihartzuna

    irten naizenez, begietara

    heldu zait argitasuna

    ama ta aita begira ditut

    dena da ezezaguna…

    Baina jaio naiz ta jaso nahi dut

    gurasoen maitasuna.

 

7. Zilbor hestea eten digute

    akabo gure lotura

    kostata baino gaur askatu det

    amarekiko aingura

    lehenengo amak ondoren aitak

    nabil eskutik eskura.

    Barruan epel egoten nintzen

    ta hemen hau da freskura.

 

8. “Ene txikia, ai politt hori”
    zenbat laztan ta fereka,

    bi aste hauetan neregan dago

    ingurukoen arreta.

    Nahiz ta amaren sabel barnean

    egon nahi nukeen tarteka

    jaio izanaz ez naiz damutzen

    egiz merezi du eta.

Nork: olaiaju.2008/06/02 13:45:55.074 GMT+2
Etiketak: bertsoak lana sormen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:41:32.608 GMT+2

Aho bete hortz

Ikusi ez zuenak, ez sinisteko modukoa izan zen “Operación Triunfo” saioan Esther Arandak eskaini zuen emanaldia.

 

Jada hiru aste daramatzate eskola barruan ikasle guztiek. Eta oraindik oso maila baxuko ekitaldiak ari dira ematen. Barruan dauden hamahiru ikasletatik, Esther, hogei urteko neska ilehoria, da okerren dabilena. Birritan izan da eskola lagatzera izendatua, baina bietan, ikus-entzuleen sms-ei edota lagunen botoei esker salbatu da. Lagunen laguna dela beraz argi erakutsi digu, baina argi dago horrekin bakarrik ez dela nahikoa.

Izan ere, hain emanaldi traketsak eskainiz, mahai gainean jarri baitute ilehoria kaleratzeko proposamena. Epaimahaikoak oso haserre agertu dira Estherren emanaldi guztiekin, eta nola ez, baita irakasleak ere. Hala ere, ez dira besoak gurutzatuta gelditu, eta aste osoan behin eta berriro Estherrek ahalik eta ondoen kantatu dezan saiatu dira. Baina dena alferrik! Astearte gaueko gala iritsi eta hanka barruraino sartu baitu oraingoan ere gure artistak.

Bestalde, bere fisikoarekin momenturo arduratzen den neska da, eta sarri, irakasleen gomendioak entzun ordez, ispiluari begira egoten da. Baita, oholtzara ateratzen denean ere, bere eskote eta ilearen menpe egoten da, ahotsa afinatzeaz ahaztuta.

 

 

Nahiko arrazoi badira beraz Estherren kasuan, “OT” bezalako goi mailako eskola batean ez onartzeko. Irakasleek hurrengo astearteko emanaldiaren arabera erabakiko dute bidali edo ez.

Nork: olaiaju.2008/06/02 13:41:32.608 GMT+2
Etiketak: kronika mendeberri | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/02 13:36:37.669 GMT+2

Maitasunaren puzzlea

 Bizitza ziztu batean doa eta ez dakigu irauten. Noizbait zerbaitetan iraun genuela ere ahanzten zaigu, gibelera begiratzeak itxi gabeko zauriak erakusten dizkigulako. Minak tapatu egiten ditugu sarri, nahiago izaten dugu ez-ikusiarena egin senda-bidea ez baita sekula ordeka izan. Zauriekin batera ordea, altxorrak ere egoten dira oroitzapenen zakuan. Eta hauek ere, gogoratu ezean ez dira sentitzen, ez da jakiten bizi genituenik ere. Sufrimendurik ez, alta gozamenik ere ez.

 

Gaur akordatzen egon naiz eta irri adina negar egin dut. Irria ukendu magiko, malkoak zaurientzako sendabelar. Oroitzen naiz zure eskuen neurrira eginak zeudela nire sekretuak, hala erraten zenidan beti. Gogoratzen dut irri egiten nuela zurekin, eta haserrarazten ninduzula tarteka. Oroitzen naiz gure oinek belar hezea, lur bustia eta elur erori berria zanpatzen zutela zerutik hurbil eta izarrak ukitzen genituela. Gogoratzen dut zure azalaren usaina, Marrami bildotsa eta Horixka gorila. Gogoratzen ditut mendien soslaiak, hasierako bertsoak eta aireportuetako telefono deiak. Oroitzen naiz zeinen gozo leitzen zenidan lokartu aitzin. Gogoan dut Herri Urrats hura, zure esperimentatzeko zaletasuna sukaldean, urtebetetzeetako opari guziak eta Getariako antxoak. Le Soire eta Paris, Igeldo eta Larraul. Rainierreko harria eta Lujblianako patioa, eta patioko kandelak, eta zure begiak eta zure ezpainak. Frontala arratsetan, Zurriolako paseoa, tomate-roquefort bokata eta Remelluri. Gogoan dut dena. Bihotz beratu ninduzun, eta zintudan. Zuk atera zenuen nire onena, zuk ohitu ninduzun maitasunera, zuk erakutsi zenidan maitatzen.

Aste honetan Iñaki Otxoa Oltzaren heriotzak hunkitu nau izugarri, eta gomutarazi dit. Iraganari atxikitzeak ez du deusetarako balio baina noizean behinka bisitaren bat egitea osasungarria da, oraina ordenatzen laguntzen du. Joan direnek egiten diguten azken oparia dira oroitzapenak, puzzle bateko piezak. Pieza bakoitza bere tokian paratzen asmatzea da zaila, baina sanoa.

 

Nork: olaiaju.2008/06/02 13:36:37.669 GMT+2
Etiketak: librea testu inaki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 21:03:14.908 GMT+2

Hazi

Esan beharrik ez dago, gure gizartean teknologia berriak duten arrakasta. Gero eta teknologia gehiagok eta hobeagoek inguratzen gaituztelako. Beraz, beste erremediorik gabe, aurrerapausu horietara ohitu eta egokitzea besterik ez zaigu geratzen. Baina hau guztia abantaila bat al da?

Jakina, ez dago zalantzarik abantailak egon badaudela. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakezu etxetik mugitu gabe eta batere ordaindu gabe gainera. Baina zer gertatuko da paperezko egunkariekin?

Izan ere, gero eta jende gehiago da gaur egun on line bidez irakurtzen duena egunkaria. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori paperezko egunkariak egiten dituzten enpresentzat izugarrizko atzerapena da. Horren adibide dira, orain dela gutxi itxi diren bi egunkari.

Beraz ezin genezake ahantz, abantailak badituela baina desabantailak ere hor daudela. Izan ere, gaur egun gero eta makina “jakintsuagoak” dauden honekin, zenbait gizaki ordezkatzera ere iristen dira. Hau da, lehen langile gehiago behar izaten ziren enpresa batean eta gaur egun makinek ordezkatzen dituzte zenbait langileren lanpostuak.

Nire kasuan, oraindik paperezkoa erosi eta irakurtzen dut ia beti, baina egia da gero eta joera handia daukadala on line bidezko egunkaria irakurtzekoa. Agian ez litzateke ideia kaskarra izango, paperezkoen prezioa jaistea planteatzea.

Nork: olaiaju.2008/06/01 21:03:14.908 GMT+2
Etiketak: teknologi hazi berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 20:54:08.608 GMT+2

Virgo! Nere horoskopue!

Dominante en las relaciones. Siempre tienen alguien que los ame. Siempre quieren tener la última palabra. Cariñoso. Astuto. Ruidoso. Fiel. Dado para hablar. Todo lo que siempre buscaste. Fácil de complacer. El primero y único.

Virgo, el único signo representado por una mujer, es un signo caracterizado por su precisión, su convencionalidad, su actitud reservado y su afán, a veces hasta obsesión, con la limpieza. Los virgo suelen ser observadores, y pacientes. Pueden parecer a veces fríos, y de hecho les cuesta hacer grandes amigos.

El hecho que muchas de sus relaciones con otros resultan ser superficiales es porque en realidad los virgo temen dar riendas a sus sentimientos y les falta tener seguridad en sus emociones y opiniones. Prefieren actuar con reservas y con una disposición agradable. Suelen ser discretos, amables y divertidos con otras personas, y pueden ayudar a resolver los problemas de terceros con una habilidad y sensatez que muchas veces les falta en sus propias relaciones personales.

Los Virgos tienen encanto y dignidad hasta tal punto que a veces los varones pueden aparecer algo afeminado, aunque no lo sean. Son metódicos, estudiosos y les gusta la lógica. También les gusta aprender, y son capaces de analizar las situaciones más complicadas. No obstante, a veces son tan meticulosos que retrasan la conclusión de proyectos complicados. Son muy intuitivos y son capaces de ver todos los lados de un argumento, lo que hace que les cuesta llegar a conclusiones firmes.

Los Virgo son cariñosos y son buenos esposos y padres. No son muy apasionados en el amor, porque su necesidad de tener orden y disciplina les impide entregarse totalmente a la pasión. A un virgo le cuesta confiar en las personas, no porque sea desconfiado por naturaleza, sino porque tiene poca seguridad en si mismo y extrapola esto en los demás.

 

Nork: olaiaju.2008/06/01 20:54:08.608 GMT+2
Etiketak: virgo horoskopoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/01 20:46:11.939 GMT+2

Texto expositivo

La pasión

 

En esta obra se provoca un conjunto de fenómenos pasivos del alma, generando un estado afectivo: cólera, envidia, temor, piedad, amor, rencor, etc., es decir, una pasión. La pasión se nos ejemplifica como una enfermedad o padecimiento sin razón. La pasión se demuestra como algo muerto, un sentimiento por el cual se lucha, una obsesión, es un amor pasado, pero inalcanzable. La pasión es un sentimiento muy doloroso, en donde la persona herida por esa traición se destroza dejando caer sus lágrimas en cada momento.

 

Además de todo eso, la pasión es una palabra que deriva del latín y quiere decir sufrimiento. Es una inclinación hacia alguien o algo excesiva y exclusiva. A esta emoción la acompañan siempre sufrimientos, desengaños, tormentos e ideación fija. Con la pasión, el equilibrio mental se trastoca y uno se implica en cualquier decisión que incluya el objeto pasional.

 

Es un sentimiento intenso que nos obliga con ansia a intentar cumplir deseos con ánimo y esperanza. Una fuerza incontrolable de locura transitoria, que te nubla los sentidos y te hace perder la memoria.
En fin, es una fuerza tan mágica que no tiene explicación pero es vida y energía, es decir, es la fuerza de la pasión.

Nork: olaiaju.2008/06/01 20:46:11.939 GMT+2
Etiketak: pasión expositivo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/27 08:51:16.750 GMT+2

Texto libre: La agricultura

 

En el libro Bodas de Sangre, el escritor ha situado la historia en un ambiente puramente con cultura campesina. Por eso, os voy ha explicar en qué consiste la cultura campesiana. En los últimos años, la agricultura se ha situado, en el primer plano del debate económico global. La amenaza de una crisis alimentaría mundial provocada por el encarecimiento del precio de las materias primas ha hecho saltar las alarmas. Además, la participación de las mujeres el la cultura campesina, sea convertido en uno de los grandes desafíos más grandes.

El mantenimiento de la cultura campesina depende directamente de la actuación de la mujer en la sociedad. En la agricultura familiar, la mujer consigue muchos cambios tanto en los cultivos como en la propiedad. Cuando esto queda solamente en las manos del hombre, generalmente la producción se vuelca hacia el monocultivo.

Además, cuando la gente habla de agricultura campesina, muchos creen que es algo pasado de moda. Pero deberíamos de entender que es un modo de producción que posee sus características propias.

También es preciso que el agricultor preserve el modo de vida campesino. Eso implica volver a consumir lo que produce, sin dejarse llevar por la presión comercial y la propaganda de las industrias. La gente vende la leche para las empresas a un precio bajísimo y después compra el yogur industrializado porque es más bonito, más moderno. Para esta trabajadora rural, la presencia femenina es imprescindible en los movimientos populares, para que los movimientos sociales avancen en la lucha política.

 

Nork: olaiaju.2008/05/27 08:51:16.750 GMT+2
Etiketak: agricultura mujer la | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 18:09:34.589 GMT+2

Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Iritzi asko irakurri ditut wifi ikasgelan konektatua izatearen inguruan baina argi dago iritzi kontrajarriak daudela honen inguruan. Alde batetik, irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta aldiz ikasle gehienak Wifiaren alde.

 

Gainera, ni ere ikaslea naiz eta ez da ikasleen gehiengoak esaten duenaren alde jotzearren, baina nik ez diot alde txarrik bilatzen klasean Wifia edukitzeari.

 

Irakasle gehienek honakoa diote: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".

Nire iritziz, ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurrean eduki edo ez. Pantailarik ez balego, paperean marrazkitxoak egiten edo hitz egiten arituko litzateke, eta agian hori okerragoa litzateke. Pantailari begira dagoen bitartean, ez dio besteari molestatzen, eta irakasleari kasurik egitea zati handi batean, ez da irakaslearen arazoa, ikaslearena baizik.

Nork: olaiaju.2008/05/26 18:09:34.589 GMT+2
Etiketak: irakasle wifi ikasle | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)