Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/10 18:10:48.653 GMT+1

Axola aldizkaria abenduko alea kalean

Kalean da dagoeneko Axola Euskara Elkarteak plazaratzen duen Axola aldizkariaren abenduko alea.

Hauexek dira barruan aurkituko dituzuen gaiak:

-Editoriala: Atal honetan "Udazkeneko jaia" arrakastatsuaren berri emateaz gain, Abantoko euskararen egoerarentzako albiste pozgarri batzuk ere aipatzen dira.

-Gure etxea izateko eskubidea: Etxea magikoa eta sakratua izan da euskaldunontzat. Gaur egun, ordea, askorentzako eskuraezinezko eskubidea.

-Elkarrizketa: Kike Amonarriz aukeratu dugu oraingo honetan, eta berarekin gai ezberdin eta interesgarriak jorratu ditugu.

-Liburu berrien gaineko kritika: Azken nobedade editorialen kritika bat.

-Gallarta Trianoko Udalaren barruan: Abantoko historiaren bitxikeria bat.

-Galdutako oroitzapenetara eramaten nauen trena:  Sexu kontakizun honek "martxan" jarriko gaitu baina ez dakigu zein geltokitara eramango.


-Mozart eta Arriaga: Musika eta konpositore ospetsu
hauei buruzko erreportajea, Bilboko musikariaren jaiotzaren 200. urteurrenean.


-Haikuak: Japoniar jatorriko poema labur
hauek aurkezten dizkizuegu, baita Axola aldizkarirako berariaz egindakoa ere.


Nork: axola.2006/12/10 18:10:48.653 GMT+1
Etiketak: abendua aldizkaria axola | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta aldizkaria internet-en jartzeko asmorik ez, ala?

Nork: xiber.2007/02/12 12:23:34.910 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru