2007/02/07 12:16:35.096 GMT+1
SAGARDOTEGIRAKO TXANGOA

Urtero bezala eta Txotx denboraldia aitzakia hartuz, Axolatik ohiko txangoa antolatu dugu.
Txangoa bi arlotan dago banatuta; lehenengoa kulturala (Astigarragako Sagardoetxea erakusketa ikusiko dugu) eta bigarrena "ludikoa" (Urnietako sagardotegi batean bazkalduko dugu).
Espero dugu ahalik eta jende gehien etortzea eta guztion artean egun ona pasatzea.
Hona hemen txangoaren xehetasunak:
Eguna: otsailaren 24an (larunbata)
Irteera: goizeko 10etan
Etorrera: gaueko 10etan
Bazkaria: Urnietako sagardotegi batean. Bazkaldu eta gero osteratxo bat emango dugu Hernanitik.
Prezioa: Bazkideak 22€. Besteak 24€. (Kopuru honen barne autobusa, erakusketa ikusteko sarrera eta menua daude).
Tel. 94.636.94.47
Nork: axola.2007/02/07 12:16:35.096 GMT+1
Etiketak:
sagardoetxea
oiartzun
sagardotegia
axola
txangoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: jon.2007/02/07 12:46:49.010 GMT+1