Behinola Strogovek eta Basque Woman in the Sunek txatean egin zuten. Ms. Aperryren urtebetetzea zen.
Strogov: ... Dana dala bere lagun Mirenek txokolatezko teja batzuk ekarri dotsaz deustuko kaliforniatik eta hemen dago kajia, nere alboan.
Basque Woman in the Sun: mmmm, ze goxoak...
Strogov: jango dot bat zure osasunean?
BWS: bai, pliiz
Strogov: Ahoan daukat.
BWS: mmmmmm
Strogov: Txokolate baltza...
... Almendratxoak
BWS: aaaii! Ez dago txokolate esnedunezkorik?
mmm ... kras kras
Strogov: ... ahoan txikitu eta urtzen...
BWS: oh, dutxa hotza hartzen joan behar naiz. Hau larregi da!
Strogov: haginei eragin eta eragin...
... eta orain iruntsi
BWS: mmmmm...
Strogov: badoa eztarritik behera, goxo-goxo, emeki-emeki...
BWS: Bale, hurrengo etapak ez kontatu.
Strogov: Stop.
Beste gauza bat orain, beti gogoratzen naiz desordutan. Betaurrekoak erabiltzen jarraitzen dozu?
BWS: jope, Strogov, ez!
Strogov: ah, barkatu, kale egin dost berriro neuronak. Esango zinuelako, ezta?
BWS: igual ez nauen esan, baina operatu nintzanetik ez dotez erabili gehiago. Historia dira.
Strogov: dana dala, lista, batzuk erabiltzen segitzen dabe operatu eta gero, ez dotselako dana kentzen.
BWS: ah, baina niri doctor Kellyk DANA kendu zoztan. Dana kendu ezean ez nauen gure.
Strogov: Primeran, baina hasikeran sentsazino arraroa izango zan, ez?
BWS: sentsazino marabillosoa... Jan egiztazu beste teila bat, mesedez...
Erantzunak
Nork: Lady Marion.2007/06/17 15:15:35.794 GMT+2
Nork: Ana Morales.2007/06/18 06:52:23.026 GMT+2