Lapislazuliz hornitutako kopa hartuta
haren zain nago
urmaelaren ondoan, lurrinaz eta arratsaz,
haren zain nago
mendiko bideei ekiteko prest dagoen zaldiaren
pazientziaz
haren zain nago
printze errefinatu eta ederraren dotoreziaz
haren zain nago,
hodei mehez betetako zazpi almohadaz,
haren zain nago
intsentsu emearen su sarkorraz,
haren zain nago.
Zaldien lepoari darion sandalo usain arraz
haren zain nago.
Ez larritu. Berandutzen bada
itxaroizu
eta behar baino lehenago heltzen bada
itxaroizu,
eta ez egizu ikaratu haren trentzetan lo dagoen txoria.
Itxaroizu,
lasai senti dadin, loraldi betean dagoen jardina bezala.
Itxaroizu
bere bihotzean aire bitxi hau arnastu dezan.
Itxaroizu
gona igo dezan eta haren hankak ageri daitezen, lainoz laino.
Itxaroizu
eta eraman ezazu leiho batera, esnetan bustitako ilargia ikus dezan.
Itxaroizu
eta ardoa baino lehen emaiozu ura, ez
begiratu haren bularrean lotan datzan eper pareari.
Itxaroizu
eta goxo laztanduiozu eskua
pausatzen duzunean kopa marmolean,
ihintzaren pisua kentzeko bezala.
Itxaroizu
eta egiozu berba, txirulak
biolin-hari beldurtuari bezala,
biharko egunak gordetzen dizuenaren lekuko bazinete legez.
Itxaroizu
eta landu haren gauaren harria eraztunez eraztun.
Itxaroizu
harik eta gauak esan arte:
zuek biok baino ez zarete geratzen munduan.
Eta orduan eraman ezazu, goxo, zure herio desiratura
eta itxaroizu…
Mahmud Darwish, “Kamasutra lezioak”, Arrotz baten ohantzea
Erantzunak
Nork: Jackson Pollock.2008/04/18 08:24:51.021 GMT+2
Nork: Jackson Pollock.2008/04/18 10:43:48.445 GMT+2
Nork: Lady Marion.2008/04/20 19:01:07.900 GMT+2
Nork: Lady Marion.2008/04/20 19:03:10.548 GMT+2
Maitale izatea: Goizaldeko Pitxi-gorria
“Goizaldeko Errubia”
Goizeko izarretan,
Eguzkiak irten baino aurretixe, maitale-maitatuak esnatu dira
Eta ur zurrutada bat edan dute.
Emakumeak dio, “neu maite nauzu ala zeure burua gehiago?
Benetan, esadazu egia”.
Gizonezkoak dio, “Ez da nigandik ezer lotzen.
Pitxi-gorria bezalakoa naiz goizeko printzen begitan jarria.
Harria ote da ondino, ala mundu bat
gorriz egina? Ez baitu jazartzerik
eguzkiaren argiari.” (...)Nork: Lost Hawk.2008/04/24 12:53:03.246 GMT+2