Gaur egun moteltxoa daukadanez, onena izango da bake pixka bat ematea, eta ohiko berbalapikokadaren ordez, poesia dosi txiki batez gozatzeko aukera ematea (nire itzulpenak kalte larregirik egin ez badio). Poema D H Lawrence-rena da, (badakizue, Lady Chatterleyren lizuntxu hori...) eta ez dakit inoiz euskaratu duten ala ez. Tira, nik hemen neure itzulpena jarriko dut. Ea niri beste gustatzen zaizuen poema:
Pikua
Jende aurrean pikua jateko modu egokia da
lau zatitan ebakitzea, txurtenetik helduta,
eta gero zabaltzea, lau petaloko, lau petalo lodiko
lore distiratsu, arroxa, busti, eztitsua izan dadin.
Orduan, ezpainekin lora begia atera eta
azala botatzen duzu, lau sepaloko kaliza bezalakoxea.
Baina jateko modu baldarra da
ahoa zulora hurbildu eta
haginkada batez mamia kentzea.
Fruta guztiek daukate euren sekretua
Pikua sekretu ugariko fruta da
Hazten dagoela begiratzen diozu,
eta berehala konturatzen zara sinbolikoa dela.
Eta arra ematen du
baina hobeto ezagutzen duzunean, bat zatoz
erromatarrekin: emea da
D. H. Lawrence
2006/11/30 00:05:04.832 GMT+1
Poesia apur bat
Nork: AnaIsMorales.2006/11/30 00:05:04.832 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Euskaraz idazten dugunok, ez dakit (edo bai) zergatik dihardugun bietan, euskaraz eta idazten; baina, euskaraz idazten dugunoi, oso ondo etorriko litzaiguke gure ez-irakurleria zabaltzea. Euskaraz idazten duten askok uste dute mundua gaztelania dela, baina euskaraz idazten dugunok, badakigu, izatekotan mundua, ingelesez dela.
Proposamena hauxe da beraz: hortik era dezazula euskaratik ingelesera itzuliko duen enpresa online bat, ingelesez natiboak direnekin, eta agian jatorri euskalduneko edo euskaraz ere dakitenekin.
Nik aspaldi bota nion ideia BUBER-i, ezzuen jaso, bain agian oraintxe da momentua...
eutsi-eutsi
Nork: Lost Hawk.2006/11/30 18:58:01.710 GMT+1
Nork: Ana Morales.2006/11/30 19:19:59.183 GMT+1
Nork: M.A.2006/12/01 12:49:18.260 GMT+1
Web gune interaktiboa sortzea da gestiorik zailena (uste dut), zeinetan input testuko aurrekontua automatikoki egingo lukeen, eta kreditu txartelare bitartez ordaintzeko modurik izan lezakeen. Horra gero freelance jendea "hinkatzea" litzateke.
baietz ba!
Nork: Lost Hawk.2006/12/01 12:57:16.726 GMT+1
Nork: Ana Morales.2006/12/01 17:56:23.944 GMT+1
Baina, badakizu, gu beti gogor
Nork: Strogoff.2006/12/04 09:18:35.596 GMT+1
Argitu ditut zurekin pertsonalki argitu beharrekoak, baina jendaurrean eman zenidan erantzuna, eta jendaurrean zuritu nahi dut nire eta nire lankidearen burua...
Atzo ahalegindu nintzen, birritan ahalegindu ere, erantzuna bidaltzen, baina ez nuen lortu... Beraz hona hemen atzo idatzitakoa:
Esaten dute ezer ez dela zuria eta ezer ez dela beltza, noreberak atontzen duela kolorea bere ikuspegiaren arabera, eta oraingoan ere horrelako zerbait gertatu da, nire/gure ustez NYen dabilelako haize epela eta gurean haize gogorra. Entzuna daukat, bestalde, zuhaitzak jakin behar duela makurtzen haizeak gogor astintzen duenean, gero berriro ere burua altxatu eta tinko jarraitzeko. Eta hain zuzen ere, horixe da gure asmoa, apur bat makurtu (oinarrizko helburua lortu) eta gero tinko jarri, gogor eutsi ondorengo zaparradari, eta borrokan jarraitu, jo eta ke irabazi arte. Ez al da hori ausardia?
MA
Nork: MA.2006/12/04 09:28:53.078 GMT+1