Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/19 12:28:26.062 GMT+1

Plaza Jostaldiak Baztanen

Guraso eta haurrek euskara gehiago erabiltzeko Plaza Jostaldiak abiatu dira Baztanen

Baztango Udalaren Euskara Zerbitzuaren ekimenez

 
TTIPI-TTAPA - Núm. 464 - 14/02/2008
Baztan. -- Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak, aste honetan abiatu ditu plaza jostaldiak. Ekimen honen asmoa gurasoak eta haurrak elkarrekin jolastea da eta horretarako begirale batzuk ibiliko dira herriz herri. Baztango Euskara Zerbitzuaren helburua ongi pasatzea da, jolas eta kanta berriak ikastea, eta hori dena gure hizkuntza erabiliz, euskaraz. Plaza jostaldia astean behin eginen da jolastoki bakoitzean, beti ere, arratsaldeko 16:30ak aldera. Astelehenetan, Arizkungo eskola ondoan bilduko dira, asteartetan Oronozko eskola ondoan, asteazkenetan Elizondoko ikastola ttikiaren parkean, ortzegunetan Elizondoko San Francisco eskola ondoan eta ortziraletan, Iruritako eskola ondoan. Maitza akabaila arte eginen dira Plaza jostaldiak, baina erantzunaren arabera luzatu ere egiten ahal da.

Euskararen erabilera emendatzeko

Raul Lopez, Baztango Euskara teknikariaren erranetan, “neska-mutikoak ikastetxetik ateratzen direnean, normalki gurasoak eta haurrak ondoko parkean edo eguraldi txarra egiten badu, frontoian biltzen dira. Gurasoak kontu kontari eta haurrak jolasean aritzen dira. Kasu aunitzetan gurasoak kontu kontari erdaraz aritzen dira elkarren artean, eta nahiz eta umeari euskaraz egin, hauek ohartzen dira gurasoek zer hizkuntza erabiltzen duten. Horrekin hizkuntza erabiltzeko araua ezartzen diegu umeei. Hori hausteko eta euskararen erabilera emendatzeko antolatu dugu plaza jostaldia”.

Arantxa Gamio berroetarra begirale

Berroetako Arantxa Gamio ariko da begirale gisara, eta beharraren arabera, Haur Eskolan aritzen diren bertze bi begirale izanen dira, “honelako gaietan esperientzia dutenak”.

Nork: baztaneneskuaraz.2008/02/19 12:28:26.062 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Baztango euskalgintza, zorionak egiten ari zareten lanagatik, egia erran ez nakien blog hau esistitzen zenik eta gaur nahi gabe arpatu dut interneten pitzikeatzen ari nintzela. Bertzerik ez zuei zoriondu eta hola segitzeko animoak man nahi dazkizuet. AIOOO!!

Nork: Baztandar bat.2008/02/22 13:19:28.498 GMT+1

Lehiaketa bat dela eta galdera baten erantzuna aurkitu nahian nabil eta pentsatu dut zuei idaztea. Galdera hau da:

"Nola esaten da TXISTEA, ATERALDI BARREGARRIA Baztanen?"

Eskertuko nizueke laguntzerik baduzue,

Ixiar

Nork:  ixiar.2008/03/05 11:50:18.617 GMT+1

Aupa Ixiar:

Ez nago guztiz ziur, baina baztanen txistea, irri solasa erraten zaiola uste dut.

Espero dut zerbaitetan laguntzea.

AIO!!!

 

Nork: Baztandar bat.2008/07/03 13:22:09.383 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.