Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/19 17:03:43.155 GMT+2

Luxuzko etxebizitzak eraikitzen... eta aldarrikapenak ezabatzen !!

Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz...

Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro barik..

Eta gainera, euren txantxulloak kritikatzen dugunok ez dugu egoera salatzeko eskubiderik. Egunotan Udalak etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina guztia ezabatu eta kendu du. Horrek erakusten du Udalak gazte berangoztarroi digun beldurra: gazte, garaipena gurea da, goazen gure etorkizuna gure herrian eraikitzera!

Nork: BerangonBIZI.2007/09/19 17:03:43.155 GMT+2
Etiketak: luxuzko ana eskubidea etxebizitza pnv udala gazte santa berango | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

uooo pankarta bat egin duzue! que nibel

Nork: gazte.2007/09/25 23:49:58.284 GMT+2
www.eae-anv.org

ba zergatik ez zara zu ere animatzen zerbait egitera, besteon lana gutxietsi beharrean?

Nork: beste gazte bat.2007/09/28 16:49:54.601 GMT+2
-

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.