2008/01/13 16:20:20.245 GMT+1
Gorrotometroak jada eztanda egin du!
Hilabete bat igaro da Berangoko gazteok Gorrotometroa martxan jarri genuenetik. Honen helburua gazteon haserrea eta gorrotoa neurtzea zen, kezkatzen gaituzten gaiak jorratuz eta pazientzia bukatzen hasia zaigula irudikatuz.

Abiadura Handiko Trenak eta proiektu txikitzaileek hasi zuten tenperatura igotzen gazteon Gorrotometroan. Bologna prozesuak tenperatura bor-bor jarri zuen eta azkenik espekulazioak eta etxebizitza eskubidearen ukazioak Gorrotometroa lehertarazi du.
Horregatik, gazte berangoztarrok txikitzaileei, Bologna-ren aplikatzaileei eta espekulatzaileei tiro egin diegu. Barruan dugun gorrotoa erantzuleen aurpegi nazkagarrietan deskargatu dugu, eta bide batez etorkizuneko Euskal Herria irudikatu dugu; AHT, Bologna eta espekulaziorik gabeko Euskal Herria hain zuzen. Zuekin etorkizunik ez!


AHT, Bologna eta espekulazioaren erantzuleei tiro egin ostean...

... gazte indarraz etorkizuneko Euskal Herria lortu dugu.

Laura Alba, Carlos Esparza eta Juan Ignacio Perez, gazteriagatik tirokatuak izan baino lehen.

Nuria Lopez de Guereñuk, Javier Madrazok eta Julio Lafuentek ere eurek sortutako gorrotoa euren azalean pairatu behar izan dute
Zuekin etorkizunik ez!!
Posted by: BerangonBIZI.2008/01/13 16:20:20.245 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/01/09 11:22:34.041 GMT+1
Etxebizitza eskubidea bermatzera goaz!!
Berangoko gazteok bat egiten dogu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako deitu duen manifestaziorekin. Espekulazioarekin etorkizunik ez dagoela irudikatu behar dugu Bilbon ostiral honetan, eta beraz, Guggenheimetik 19:30etan urtengo den manifestaziora joateko animatu nahi zaituztegu.

Berangon ere Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu dugu
Hauxe da koordinadorak zabaldutako oharra:
Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sarrera ukatzen digute. Kalean gauden bitartean, Euskal Herriko etxebizitzen %19ak hutsik jarraitzen du, 245.422 etxe hain zuzen.
Arazo hau, ez da kasualitatea. Eskubide bat negozio batean bilakatzearen ondorioa da. Sistema kapitalistak denon beharren arabera gutxi batzuen aberastasuna permititzen du. Horrez gain, bizitzeko oinarrizko beharra den hau ordaintzeko, gure soldataren gehiengoa bideratzera kondenatzen gaitu. Hau da, egoera kaskarretan lan egitera kondenatzen gaitu lehenbiziko beharra den zerbait ordaintzeko: sabai bat. Azken finean, prekaritatera kondenatzen gaitu.

Gazteok gara batez ere egoera honetan kaltetuenak. Gure egoeran argi geratzen da, ezinezkoa dela alokairu edo hipoteka bat asumitzea daukagun soldatekin.
Baina egoera hau aldatzera goaz, guretzako jasanezina delako. Honen aurrean badakigu, egoera hau mantendu nahi duenik badagoela, erantzuleak hain zuzen ere: Banketxeak, konstruktorak, inmobiliariak, promotorak... gure kontu aberasten ari direnak. Haiek dira injustiziaren egoera hau mantendu nahi dutenak. Eta administrazio ezberdinak dira egoera honek horrela jarraitzea bermatzen dutenak. Aldi berean, montatu duten negozio honetan, alderdi politikoak ere parte hartzen ari dira, pastelaren zatia jasotzeko.
Egoera berdina da guztiontzako. Orain, batera jotzeko garaia da, data konkretu batean batuz balantza gure aldean desorekatzeko garaia. Indarrak biltzeko garaia da, gazte guztiok kalera irtetzeko ordua, etxebizitza duin baterako eskubidea aldarrikatzeko.
Urtarrilaren 11 eta 12an kalera!!
Posted by: BerangonBIZI.2008/01/09 11:22:34.041 GMT+1
Tags:
11
bilbo
eskubidea
gazteria
etxebizitza
urtarrilak
manifestazioa
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/12/18 17:12:46.989 GMT+1
Abiadura Handiko trena, Bologna prozesua, etxebizitza eskubidearen ukazioa, gaztetxeen desalojoak, prekarietatea, espekulazioa, proiektu txikitzaileak, lan istripu-erailketak, unibertsitateen merkantilizazioa, kontrol soziala, kontsumismo basatia... Berangoko gazteoi pazientzia bukatu zaigu! Ez dugu onartzen eta ez dugu sekula onartuko egungo sistema neoliberalak inposatu nahi dizkigun bizi-baldintzak. Zuekin etorkizunik ez!

AHT-arekin gorrotometroetan tenperatura igotzen hasi zen.
Bada garaia sistema kapitalistaren aurka borrokatzen hasteko. Inolako konplexurik gabe, miseriara kondenatu nahi gaituen sistema honen aurka gure gorrotoa antolatzen hasi behar dugu. Sistema beraren izaera erasokorra da: bizitzaren esparru guztietan gazteoi buru-makur eta uniformetasunean mantendu nahi gaitu, itsu-itsuan kapitalismoa jarraitzera behartu nahi gaituzte... Beren bortizkeria izkutuan azalerazten da, beren biolentziari lege edo segurtasun deitzen diote, aldi berean gazteak kriminalizatzen dituzten bitartean.




Berangon GORROTOMETROA martxan!
Pazientzia bukatu zaigu, eta sistemari pitzadurak sortzeko garaia da. Gorrotatzera behartu gaituzte, eta gazteok eraldaketa soziala lortzeko bitartekoa bihurtuko dugu eurek sortutako gorroto hori.
Gauzak horrela, gazte berangoztarrok Gorrotometroak sortu ditugu gazteon gorrotoa neurtzeko. Gure ezinegona eta haserrea sortzen dituzten gaiak eta arrazoiak bertan jorratuko ditugu. Gizarteak jakin dezan zer den arduratzen gaituena. Gizarteak jakin dezan gazteon eskubideak zanpatzea ez dela musutruk irtetzen.

Tenperatura igotzen hasi da gorrotometroan. Abiadura Handiko Trenak eta proiektu txikitzaileek piztu zituzten lehenengo aldiz gorrotometroak. Ondoren, Bologna prozesuak tenperatura igotzen jarraitu du, egoera bor-bor-ean jarriz.
Argi utziko diegu, sistema honekin eta euren bultzatzaileekin etorkizunik ez dagoela. Zuekin, no fiutxur!
Posted by: BerangonBIZI.2007/12/18 17:12:46.989 GMT+1
Tags:
no
etorkizunik
gazteria
gazte
ez
fiutxur
gorrotometroa
berango
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/11/17 18:20:48.753 GMT+1

Hileko azken zapatuetan...gazteok kale gorritik etxebizitza gorrira!!
Azaroaren 17an larunbata, goizeko 13:00ak aldera, Berangoko hainbat gaztek etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko Kale Nagusian. Hotzari aurre eginez, gazteek beren etxebizitza eraiki dute kale erdian, gazteok pairatzen duten prekarietatea salatzeko asmoz. Berangon abuztuan hasi zuten gazteok etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainarekin: moskeo kanpaina, buzoneoa herri osoan, propaganda masiboa, ekimenak.. Gauzak horrela, gazteek hileko azken larunbatetan gaurko parodia errepikatuko dute, pairatzen duten egoera jasanezina delako, berangotarren artean arazoa sozializatzeko...
Negozioa, ezintasuna, espekulazioa, etorkizun beltza, txikizioa, miseria, eskubide urraketa... hori da gazteoi burura etortzen zaiguna etxebizitza hitza entzutean. Sistema neoliberalak eta espainiar zein frantziar Estatuek etxebizitza eskubidea pribilegio bihurtu dute, gutxi batzuen mesedeetarako eta probetxurako. Gazteoi kale gorrira kondenatu nahi gaituzte. Euskal Herria zementuz betetzen ari dira, ez gazteon eskubideak bermatzeko, pairatzen dugun prekarietatearen bitartez aberasteko baizik.
Berangok ere ez du espekulazio basati honetatik ihes egiten. Gure herriko etxebizitza m Bizkaiko garestienen artean dago eta egun gazteoi ezinezkoa egiten zaigu prezioei aurre egitea. Gure herritik kanpo bizitzera behartu nahi gaituzte! Gainera, egun gure herrian 589 etxebizitza huts ditugu, gazteok etxebizitza baten beharra dugun arren. Non biziko gara? Ditugun soldata prekarioekin nola lortuko dugu gure bizitza eraikitzea? Zein izango da gure etorkizuna?
Gure herriko gazteon errealitate gordinari konponbidea bilatu beharrean, Udalak luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen ditu. Herri osoa desitxuratzeko asmoa dute, Lurralde Plan Partzialak Berangon 2000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten baitu. Gainera, Udalak bultzatu duen eraikuntza ereduarekin Berango lo egiteko herria bihurtu da: bizirik gabea, gazte girorik gabea, gero eta komertzio gutxiagorekin...
Ilusioa, eskubidea, amets egingarria, etorkizun oparoa, garaipena... Berangoko gazteon antolakuntzaz eta borrokaz, hori da gazteoi burura etorriko zaiguna etxebizitza hitza entzutean. Ez diegu gure kontura gehiago aberasten utziko! Pazientzia amaitu zaigu, ez gaituzte miseriara kondenatuko, gazteon eskubideak ez daude salgai!
Animatu hurrengo parodian parte hartzera! Abenduaren 29an, zapatua, Sabino Arana kalean, gazteok etxebizitza eskubidea errealitate bihurtuko dugu!
Hileko azken zapatuetan, gazteok kale gorritik etxebizitza gorrira!!
Posted by: BerangonBIZI.2007/11/17 18:20:48.753 GMT+1
Tags:
parodia
gazte
eskubidea
etxebizitza
gazteria
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/10/10 17:44:41.863 GMT+1
GAZTE!
Urriaren 20an gazteok martxa egingo dugu Uribe Kostan zehar. "Kapitalismoa apurtuz, garaipena gure esku" leloa gure eskualdean zehar hedatuko dugu. Gazteon borrokaz eta antolakuntzaz sistema iraultzeko gai garela erakutsiko dugu. Etxebizitzaren arazoa, gaztetxeen desalojoak, proiektu txikitzaileak, prekarietatea, kontrol soziala, irakaskuntza eta beste hainbat sektoreren pribatizazioa, akritikotasuna, pasibitatea.. sistema kapitalistari hortzak erakutsi behar dizkiogu!

Martxari Erandion emango diogu hasiera goizeko 10etan, metroko plazan. Ondoren Leioara ibiltzen joango gara martxistok, proiektu txikitzaileen inguruko hitzaldi bat entzuteko (AHT eta Lemoiz). Erromon etxebizitza eskubidearen inguruan jardungo dugu Lekittoko gazteekin batera eta Algortan, bere aldetik, bakoitzak bere bokata jan eta jokuak egingo ditugu.
Bukatzeko, Berangon hitzaldi, ekitaldi eta afaria egingo dugu, pilotalekuan. 10ak inguruan kontzertuak izango dira, Astintzen (martxaren abestiaren egileak) eta talde sorpresen eskutik. Berangon aspaldiko partez gazte giroa sortuko dugu!
Ezin duzue galdu! Animatu UKmartxa´07an parte hartzen, garaipena gure esku dagoelako!
Posted by: BerangonBIZI.2007/10/10 17:44:41.863 GMT+1
Tags:
garaipena
kapitalismoa
martxa
esku
uribe
gazte
erandio
gure
apurtuz
kosta
berango
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/09/19 17:03:43.155 GMT+2
Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz...


Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro barik..
Eta gainera, euren txantxulloak kritikatzen dugunok ez dugu egoera salatzeko eskubiderik. Egunotan Udalak etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina guztia ezabatu eta kendu du. Horrek erakusten du Udalak gazte berangoztarroi digun beldurra: gazte, garaipena gurea da, goazen gure etorkizuna gure herrian eraikitzera!
Posted by: BerangonBIZI.2007/09/19 17:03:43.155 GMT+2
Tags:
luxuzko
ana
eskubidea
etxebizitza
pnv
udala
gazte
santa
berango
| Permalink
| Comments (2)
| References (0)
2007/09/04 22:36:28.180 GMT+2

Lotsatzekoa!
Berangon egun 589 etxebizitza huts daude! Eta bitartean, gazteok kale gorrian jarraitzen dugu, gure etorkizuna gero eta beltzagoa ikusten dugu, ezin ditugu gure proiektuak gauzatu...
Etxebizitza bat eskuratzea ia pentsaezina da gaur Berangoko gazteentzat. Egungo prezioei aurre egitea ezinezkoa da, ez dago alokairuzko etxebizitza sozialik.. kale gorrira kondenatu nahi gaituzte!

Baina Berangon 589 etxebizitza huts daude, gazteok etxebizitza baten beharra dugun arren. Udalak, bitartean, arazoari aurre egin beharrean, egoeraz aprobetxatu eta bere poltsikoak betetzen ditu: luxuzko etxebizitza gehiago eraikiz, gazteon beharrizanak entzun barik...eta azkenean betiko espekulatzaileek gure eskubidea dena pribilegio bihurtu dute!
Gazte, lotu borrokari eta goazen Berango iraultzera! Ezin dutelako gure etorkizunarekin aberastu... KALE GORRITIK ETXEBIZITZA GORRIRA!

Hauek ez dute inolako lotsarik! 589 etxebizitza huts gure herrian, eta Simon Otxandategi bera ere kale gorrian uzten dute...

Mesedez, animatu komentarioak uztera! Blog hau gazte guztien artean posible egiten dugu. Honen helburua eztabaidak sortzea da, Berangoko gazteon kezken topalekua izatea e.a. beraz, ez izan lotsarik eta animatu!
Posted by: BerangonBIZI.2007/09/04 22:36:28.180 GMT+2
Tags:
gazteak
berangotar
salatu
etxebizitza
589
gazte
huts
uribe
kosta
berango
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/09/04 22:16:49.944 GMT+2

Moreaga, Kurtze, Berangoeta, Lantzarte, Sabino Arana, Berangotxu, Karabazpi, Axgane... Berangoko kale eta auzo guztietatik hedatu da 589 zenbakia. Hormetan, lurrean, pankartetan, markesinetan, metroan... txoko guztien jabe egin da 589 zenbakia.
Gure herriko elkarrizketa guztietan dago, berangotar guztiak moskeatuak... baina zer izango da 589 zenbakia?

Horrelaxe hasi du Berangoko Segik etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina: Berango moskeatzen, herria esnarazten, errealitate gordina bere gordintasunean erakusten... gurea bai moskeoa!
589 ETXEBIZITZA HUTS GURE HERRIAN!
Posted by: BerangonBIZI.2007/09/04 22:16:49.944 GMT+2
Tags:
gazteak
berangotar
salatu
etxebizitza
589
gazte
huts
uribe
kosta
berango
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
Next posts