Aberri eguna

aurrera 1456131162870 AuRrErA | 2008-03-19 13:50

Beste urte batez aberri eguna iritsi da eta azken urteotan bezala ez da izango aberri egun bateratua. Ni Irun eta Hendaia artean egingo den manifestaziora joango naiz, nazio eztabaidaguneak deitua eta hainbat atxikimendu anonimo jaso dituena Manifestazioak egiten jarraitzen dugu, oraindik orain ez dugulako ezer ospatzerik, gatazkak bere gordinenean bait dirau eta bestetik, Alderdi SASIABERTZALEAK, gatazka konpondu beharrean IRUZUR berri bat gertatzen ari baitira herri honentzat PSOE bidelagun izanik (Arzallus-ek zioen moduan, parecen "ritos de apareamiento" edo EAJko politikoek dioten modua...