2008/04/30 00:20:00.974 GMT+2
AHTgelditu! Elkarlanak abian jarriko du datorren maiatzaren 4an Gelditour ekimena. Ekimena batez ere informatiboa izango da, baina era berean aldarrikatzailea, AHT proiektua gelditzeko eskatuz eta garraioaren inguruan eztabaida sozial, zabal eta partehartzailea eskatzeko.
Ekimena maiatzaren 4 hasiko da Kodes-en (Nafarroako erribera) eta Abiadura Handiko Txikizioa pasatzen den hamaika leku bisitatuko ditu, maiatzaren 31n Donostian bukatzeko. Azken egun honetan ekitaldi ugari izango dira Gipuzkoako hiriburuan egun osoan zehar. Arratsaldean MANIFESTAZIO NAZIONALA eta gauean kontzertuak.
Herriz herri indarrak batzeko ordua iritsi da! Ekintzetan parte hartuz, AHT GELDITZERA GOAZ!
Hemen duzue AHTgelditu! Elkarlanak, gelditour ekimenarekin, ateratako bideoa: ikusi eta zabaldu!
http://euskaltube.com/play.php?vid=1771
Nork: herritarra.2008/04/30 00:20:00.974 GMT+2
Etiketak:
tav
txikizioa
aht
yvasca
y
ynposaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/19 13:50:42.134 GMT+1
Beste urte batez aberri eguna iritsi da eta azken urteotan bezala ez da izango aberri egun bateratua. Ni Irun eta Hendaia artean egingo den manifestaziora joango naiz, nazio eztabaidaguneak deitua eta hainbat atxikimendu anonimo jaso dituena
Manifestazioak egiten jarraitzen dugu, oraindik orain ez dugulako ezer ospatzerik, gatazkak bere gordinenean bait dirau eta bestetik, Alderdi SASIABERTZALEAK, gatazka konpondu beharrean IRUZUR berri bat gertatzen ari baitira herri honentzat PSOE bidelagun izanik (Arzallus-ek zioen moduan, parecen "ritos de apareamiento" edo EAJko politikoek dioten moduan: "Hay que cautivar a España")
Iruzur honekin aurrera egiteko, eramaten ari diren estrategia garbi ikusten da, ez zaiena gustatzen (Ezker Abertzalea) paretik kendu kartzelara bidaliz, honela beraien "bide orria" betetzeko arazorik izango ez baitute.
Ez zait gustatzen EAJk azken urte hauetan hartu duen bidea. Hauteskundeetan ez dira ari emaitza onak jasotzen. Uste dut edo uste nahi dut herritarrak beraien jarrera kritikatzen ari dela ( Alderdien legearen aurrean duten jarrera "ambiguoa", Azken urte hauetan hartu duen bide "españolista", Errepresioaren aurrean hartzen duten jarrera edo hobe esanda jarrerarik ez hartzea...) espero irakurketa sakon bat egingo dutela honen inguruan eta beraien politikak 180º ko aldaketa hartuko duela, ze herri honetan zerbait lortu nahi bada Alderdi abertzale, independentista edo soberanista guztiendako EAJ bidelagun izatea beharrezkoa delako, Alderdi konstituzionalista ere beharrezkoak diren bezala. Herri hau guztion artean eraiki behar dugu, eta ez du balio IBARRETXE-ZAPATERO AKORDIOAK, horrek ez gaituelako inora eramango eta gatazkak iraungo duelako.
Nork: herritarra.2008/03/19 13:50:42.134 GMT+1
Etiketak:
aberrieguna
independentzia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/18 01:08:30.347 GMT+1
Azken 20 urteotan Europan Independentzia lortu duten herriak:
-
Eslovenia 1991
-
Kroazia 1991
-
Lituania 1991
-
Estonia 1991
-
Letonia 1991
-
Ukrainia 1991
-
Bielorrusia 1991
-
Moldavia 1991
-
Mazedonia 1991
-
Bosnia-Herzegovina 1992
-
Txekiar errep. eta Eslovakia 1993
-
Montenegro 2006
-
Kosovo 2008
Datozenak:
Eskoziak 2010ean Independentzia erreferenduma izango du.
Eta Euskal Herriak? Euskal herria 2012, urte sinbolikoa, Nafarroako erresumaren konkistaren 500. urteurrena.
2012an INDEPENDENTZIA
Nork: herritarra.2008/02/18 01:08:30.347 GMT+1
Etiketak:
independentzia
politika
euskal_herria
autodeterminazioa
notimeforlove
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/11 23:27:12.509 GMT+1
Ilegalizazioak:
- Mª Teresa Fdez. de la Vega: «De ninguna manera va a quedar un hueco para que ni ANV ni EHAK puedan concurrir a las elecciones»
- Lopez Aguilar ('Justizi ministro hoia'): Si no hay pruebas se "construiran nuevas imputaciones"
Torturak:
-
Igor Portu: «Me bajaron por una pista y simularon mi ejecución; decían que me harían lo de Zabaltza»
-
Mattin Sarasola: «Me llevaron junto a un río; oí un disparo; siguieron pegándome y me metieron en el agua, y tragué y tragué...»
Makroepaiketa politikoak:
- 18/98
- Jarrai-Haika-Segi
- Datozenak:
Presoen sakabanaketa (Azken hilabete inguruan)
Politika Zigortua:
-
Batasuneko 30 mahaikide baino gehiago kartzelaratuak.
Parot doktrina
Iritzia delitu
Kriminalizazioa
...
NO TIME FOR LOVE, ZABALDU ELKARTASUNA!
OSTEGUNEAN GREBA OROKORRA! EH KALERA!
Nork: herritarra.2008/02/11 23:27:12.509 GMT+1
Etiketak:
abertzalea
notimeforlove
presoak
torturak
politika
ilegalizazioa
euskal
ezker
herria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/05 23:23:35.658 GMT+1
Ondorengo ilaretan ezker abertzaleko alderdien ilegalizazioen inguruko nere gogoeta batzuk idatzi nahi ditut.
- Ilegalizazioekin Euskal Gizarteko zati baten eskubideak urratzen dira. Askotan esaten da Ezker abertzalea ez dela ilegalizatzen, Aralar hor dagoela eta ezkertiar eta abertzaleon eskubideak ez direla urratzen. Ez nago ados, nire iritziz, proiektu politiko bat ari dira ilegalizatzen, helburu konkretu eta ezagun batzuk dituen alderdi politiko bat, eta helburu horretarako (independentzia eta sozialismoa) bide orri bat aurkeztu duena eta 'bide orri' hori erabat demokratiko eta egingarria da. Aralar berez, Ezkertiar eta independentista ere bada, baina nik ez dut ezagutzen zein den bere bide orria Euskal estatu batera iristeko, beraz, Ezkertiar eta Abertzaleak direla, PP ri bezala sinistu behar diodan bezala 'zentro eskuinekoa' dela edota PNVri 'zentrokoa'? Gainera Nafarrek, ze aukera dute: AHT-aren alde dagoen NaBai?
- EiTBren jarrera: Azken asteotan ilegalizazioen mehatxua eta atzoko eta gaurko EHAK eta ANV ren 'bistillak' izan direnena, EiTB ren jarrera erabat lotsagarria eta salagarria iruditu zait. Euskal Herrian eta Euskal Herritar askorengan horrenbesteko eragina duen ilegalizazioen berriaren aurretik EEBB-etako hauteskundeen berri eman dute. Eta aurreko egunetako albistegietan 2. edo 3. berri bezala ematen zuten. Radio Euskadiko Ganbara Saioan, atzo eta gaur, gaiari buruz hitz egiten egon ziren, baina egun batean ere ez dute izan Ezker Abertzaleko errepresentanterik edota ingurukorik eztabaidan. EiTB publikoa eta guztiona, Alderdien legearen aurka eta Batasunaren ilegalizazioaren aurka Euskal gizartearen %60a egonik!
- Alderdi politikoen erreakzioak. Horrenbeste gustatzen zaizkien eta hain 'magikoa' den kondena hitza ez diot ia inori entzun... Guztiek esan dute, erabaki elektorala izan dela, antzerkia... Baina ia inor ez da gogoratu aukera politikorik gabe gelditu diren 200 000 Euskal Herritarrena.
Gustura jasoko ditut erantzun edo kritikak!
Nork: herritarra.2008/02/05 23:23:35.658 GMT+1
Etiketak:
ezker_abertzalea
ilegalizazioak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/28 23:59:19.413 GMT+1
Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut Atutxa, Knörr eta Bilbaoren auzian epaiaren aurka nagoela.
Ez nintzen izan manifestazioan, eta ez zen izan ezin nuelako edota gogorik ez nuelako. Ez joateko arrazoiak, PNVk montatutako antzerkia eta lema lotsagarri eta iraingarria izan ziren.
PNVk, ezker abertzaleari hainbeste aldiz egozten dion jarrera biktimista eta hipokrita hartu du. Berak 79an sinatutako autonomi estatutuan onartzen baitu auzitegi gorena eta beste hainbat instituzio espainiar, eta berainak diren instituzio horiek zigortu dituzte Atutxa, Knorr eta Bilbao. Gainera, arrazoi bategatik, beraiek hain kontra dauden, baina aldi berean aplikatzen duten alderdien legeagatik (Ibarretxeren aurkako auzian berdin berdin). Ez diot epaiari bere grabedadea kendu nahi, baina zer da grabeagoa:
- Auzitegi gorenak emandako agindu bat ez betetzea eta honegatik 2 urteko inabilitazio politikoa eta isun bat. (Inputatuek ondo egin zutela deritzot)
- Egin ez duzun delitu bategatik, Espainiako kartzelatan sakabanatuta, 3 urtetatik 22 urterainoko kartzela zigorra betetzea.
Haur batek ere erraz erantzungo zuen! Gogoratzen al duzue PNV 18/98 sumarioko epaiaren aurkako bilboko manifestazioan egon zenik? Bilbon bai, Bilbon egon ziren, baina kalean ez, manifestazioan ez, gauza garrantzitsuagoak ei zituzten egiteko! Euskalduna jauregian zeuden, EBBko presidentea aukeratzen.
Gauza bat gehitu nahiko nuke. Euskal gizarteak argi erakutsi zuen zein gertakari izan zen grabeagoa. Manifestazioko irudiei begiratuz erraz ikusten delako 18/98koa askosaz ere handiagoa izan zela (25 000 pertsona)! Tematu zarete oiartzuna ematen zuen manifestazioari (55 000 pertsona...) nik zehatzagoa ikusten dut GARA egunkariaren zenbaketa. 12 000 pertsona baino gutxiago. Notizia edo berria izan dena da, PNV pankartero bilakatzea, hau da, PP bezala hauteskundetan botoak lortzeko kalera ateratzen. LOTSAGARRIA!
Nork: herritarra.2008/01/28 23:59:19.413 GMT+1
Etiketak:
18
pnv
98
manifestazioa
atutxa
knörr
bilbao
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/24 00:48:15.325 GMT+1
Gaur, EHAK eta EAE-ANVren aurka, gobernu espainolak hartuko dituen erabakien berri jakin ahal izan dugu, eta zoritxarrez, SORPRESARIK EZ!
Berria jakinda, betiko sentsazioak, nazka, gorrotoa eta amorru gehien ematen didan sentsazioa, etsipena! Amorru gehien ematen didana esaten dut, ze azkenean ilegalizazioen helburua hori baita, ezker abertzalearen barnean, dibisioa, etsipena... lortzea. Baina ezin dugu etsipenean erori, eta Espainiar estatuaren eraso honi kalean erantzun behar diogu, merezi duen erantzuna eman behar diogu. Eta ez bakarrik ezker abertzaleak, ze eraso hau ez da soilik ezker abertzalearen aurkakoa, Euskal Herritarron aurkakoa baizik, aldaketarako Euskal Herritar guztion aukera politiko baten aurkakoa baizik. Horregatik, gustatuko litzaidake erantzuna ezker abertzalearen barrutik soilik etortzea, guztiok esan behar dugu aho batez ezetz, hurrengo hauteskundeetan egoera berdinean egon ez gaitezen.
Buruari bueltak ematen hasi naiz, ilegalizazioaren arrazoiak eta helburuak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
Helburuak
Helburuak nahiko argi ikusten ditut zeintzuk diren.
- Lehenenik, gaur egun, Euskal Herrian aldaketa politiko sakon bat lortzea nahi duen alderdi bat paretik kentzea. Hau da, Euskal Herria beste marko batera edota independentziara eraman dezakeen gaur egun Euskal Herrian dagoen aukera erreal bakarra mapa politikotik kentzea.
- Bigarrenik, Ezker Abertzalearen barruan zatiketa sortzea eta benetan ezker independentistak daukan indar politiko eta soziala desitxuratzea.
- Hirugarrenik, ezker abertzalea presionatzea bere ideia politikoei eta helburu politikoei muzin egitera.
- Azkenik, AHT-aren kasua eta honelako beste hainbat konflikto edo hauzi helburuetan sartuko nituzke. Ezker abertzalea instituzioetatik kenduz, honelako proiektuen inposizioa errazagoa egingo baitzaiela uste dute eta.
Honekin galdera bat etortzen zait burura, benetan ezker abertzaleak honelako indar politiko-soziala al du estatu espainolari honelako beldurra sartzeko eta aukera politiko hau ilegalizatzeko?
Nire iritziz bai eta hau arrazoietan ahaleginduko naiz azaltzen!
Arrazoiak
- Hauteskunde emaitzetan duen indarra
- Nire aburuz, estatu espainolari lehen ikara Euskal Herritarrok alderdiaren erresultaduekin sartu zitzaion. Oker ez banago, Hego Euskal Herrian 278000 boto lortu zituen 3. indar bilakatuz, bere aurretik soilik UPN/PP eta PNV/EA alderdiak zituelarik. Eta nire iritziz orduan hasi ziren baloratzen ilegalizazio aukera
- Hurrengo hauteskundeetan, Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan, oker ez banago 160000 papeleta lortu zituen Batasunak. Gogoan hartu behar da, PP/PSOEk irabazteko beldurra zegoela eta horregaitik ezker abertzalearen boto asko PNV/EAk bereganatu zituen.
- Ondoren Ilegalizazioa etorri zen
- Hemendik aurrerako hauteskundeetan jasotako bozka kopurua nabarmen jaitsi zen, eta nire iritziz arrazoi desberdinegatik
- Jende askok bere bozka balioduna izatea nahiago du eta horregatik beste alderdi bati bozkatzen dio (joera hau argi ikusi zen azken hauteskundeetan ANVrekin, batzar nagusietarako bozken kopura herri askotan %20 gutxiagokoa zen legeztatua zegoen herrietako udaletxerako jasotako bozkekin konparatuz)
- Papeleta 'ilegalak' lortzeko zailtasunak. Baliteke hau herri askotan ez gertatzea, batez ere ezker abertzaleak indar handia duen herrietan papeletak banatzea zailagoa delako. Baina herri txikietan edota ezker abertzaleak indar handirik ez duen herrietan gertatzen dela jakin dut.
- Ez bozkatzea. Jende askori entzun izan diot ez zuela bozkatuko hauteskundeak antidemokratikoak direlako edota egoera politiko antidemokratikoak nazka edo amorrua ematen ziolako.
- Aralarren agertzea. Nire iritziz aralar sortzea akats bat izan zen. Ezker abertzalea zatitu baitzuten. Aralar bakezalea ezkertiarra eta abertzalea kontsideratzen da. Eta ezker abertzalea ez al da bakezalea, inork uste al du, ezker abertzaleak, herri honetan sufrimenduarekin jarraitzea nahi duela? Uste dut, azken negoziazio prozesuan argi geratu zela nork egin zuen benetako lana bakea eta arazo politikoaren konponbidea lortzeko.
- EAE-ANVren agerpena eta erresultatu bikainak. ia 200000 bozka hego Euskal herrian, Batzar nagusietarako lista guztiak ilegalizatuta zeudelarik, 2 ezik (1 araban eta bestea bizkaian) eta Nafarroako parlamenturako bozka 'ilegalak' zenbatuta(Nafarroan boto asko NaBai-ra joan ziren, UPN gobernutik botatzeko aukera baizegoelako
- Ezker Abertzaleak gazterian duen indarra: Ikerketa soziologiko gehienek diote ezker abertzalea aukera politiko geroz eta garrantzitsuagoa dela Euskal Gazterian.
Arrazoi hauek guztiek, pentsaarazten didate, azken urteotako bozketetan ez dela benetan euskal gizartearen argazki bat ikusten, nik uste dut argi dagoela Ezker abertzale soziologiko indartsu bat dagoela Euskal Herrian, aldaketa sakon baten alde. Alderdi politikoak ilegalizatuko dituzte, udaletxeetatik botako gaituzte... baina kalean jarraitu behar dugu lanean, ondorengo belaunaldiek egoera hau bizi ez dezaten. Ezingo dute gurekin, lehenago edo beranduago Euskal Herriak bere bidea egingo
Nork: herritarra.2008/01/24 00:48:15.325 GMT+1
Etiketak:
batasuna
anv
ehak
eae
ilegalizazioak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/20 01:04:47.964 GMT+1
Gaur jauzi kualitatibo baten berri izan dugu AHT proiektuaren oposizioaren aurka. Bi gazte, AHT-aren aurkako protesta ekintza baketsu batean parte hartzeagatik, epaituak izango dira terrorismo akusazioarekin Madrileko Audientzia Nazionalean.
Argi ikusten da Eusko Jaurlaritzak egin duen hautua, oposizioa ixiltzea, ikaratzea... eta honekin inposatzea. Baina oker dabiltza. Herritarrak lelo batzuk garela uste dute, ixilduko garela, kikildiko gaituztela... Baina ez, honelako gertakariek arrazoi gehiago ematen digute AHT-aren aurkako borrokan jarraitzeko. Arrazoi gehiago ematen digute makroazpiegitura, antisozial, antiekologiko, antidemokratiko honi oposizioa egiteko.
Honelako gertakariek ere beraiek daukaten beldurra erakusten digute, asko garela esan nahi du, indartsu gaudela, gelditzeko gai garela, eta jada ez dute ezta formak ere mantentzen (Beste adibide bat, Mendi martxa batean udalaitzen, Zipayoek eginiko karga da, edota, Arrasateko manifestazioaren aurretik jarritako makrokontrolak...). AHT-aren aurkako oposizio indartsu bat dagoela azken M27ko hauteskundeek adierazi zuten. AHT-a pasatzen den herrietan Euzko Alderdi Jauntxoenak ikaragarrizko beherakada izan baitzuen. Nabarmenki, Debagoiena, Goierri, Durangaldea, Urola garaia, Tolosaldean... Orain jende guzti hau mobilizatzea lortu behar da!
Azkenik mezu bat bidali nahi nieke bi gazte auzipetuei, animoak emanez, egindakoarekin harro egoteko, arrazoi osoa baitute eta herriak badakielako, eta denborak jarriko du bakoitza bere lekuan, zihur nago!
Nork: herritarra.2008/01/20 01:04:47.964 GMT+1
Etiketak:
inposaketa
aht
kriminalizazioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Hurrengoak