ENTZUN ZUZENEAN     Atal honetan Xerezadek trena hartu eta Eider Rodríguezengana joan da bisitan, jakin duelako hark belarri fina daukala gauzen arteko krak hori entzuteko, eta are esku finagoa besteoi ere entzuten laguntzeko. «Hazia» ipuina kontatu digu, leihoan erretzen dagoen emakume erditu eta erdibitu baten istorioa. Ausartuko zara krak hori entzutera?     ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (kanta, albuma, artista)   «Sweet Lullaby», Alexander Stamenkovic «Instant fun», Sto...


Bi liburu, eta gai bera: amatasuna. Edo amatasunaren tragedia, hobe esanda. Bi liburu hauek ez baitira amatasunaren laudorioa, preseski. Lehenengoan, Lionel Shriver estatubatuarrak idatzitako We need to talk about Kevin (gazteleraz Tenemos que hablar de Kevin, Anagrama, 2007), gurasotze prozesuan gaizki atera daitezkeen gauza guztiak, gaizki ateratzen dira. Murphy legea ugalketara eramana. Txarra da haurdunaldia, eta are okerragoa erditzea. Bi gaitz, gero: erditze osteko depresioa eta mastitis mingarria. Umea, gainera, gorrotagarria da: zaila, oldarkorra eta gaiztoa, ama eta mundua mespretx...


Eszena hurrengokoa da: L. aita berriak paseoan atera behar du bere umetxoa, eta bere bi lagun minei deitu die, gizonezkoak hauek ere, paseoan laguntzeko. Hantxe daude laurak, L., bere umetxoa eta bi lagunak, parke batean, hontaz eta hartaz hitz egiten, noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen. Eszena ederra da. Eta benetakoa. Ni neu izan naiz testigu. Kontua da L. ez dela Luis baizik eta Lars, eta eszena ez dela gure inguruan garatzen (susmatuko zenuten, ezta?) baizik eta horko iparraldeko Suedian. Polita litzateke ere gure inguruan ikustea. Erraz irudika dezaket (askotan ikusi d...