Abuztuaren amaieratik hona eguneroko kontu bihurtu dira ilarak eta jendetza Metro Bilbaok Ansio, Areeta, San Inazio eta Zazpi Kaleetako geltokietan dituen Bezeroen Arretarako Bulegoetan. Hasieran udako ordutegiak eragingo zituela pentsatu genuen, baina neguko ordutegiarekin hasi direnetik, lau bulegoak 8:30etik 19:30era bitartean itxi gabe ari direla, segitzen dute itxaronaldi luzeek eta bezeroen haserrealdiek, behin eta berriro. Metro Bilbaoren arduradunek ondo baino hobeto dakite 26 urtetik beherakoentzako urteko txartelak (gazte-txartelak) ikasturtea hastean berritzen direla gehien eta,...


Arreta goiztiarra 0-6 urte bitartean dagoen haurrari, familiari eta inguruari eskaini ahal zaien esku-hartzea da. Bere helburu nagusia haurrak bere garapenean jasan dituen edota jasan ahal dituzten alterazioei ahalik eta azkarren erantzuna ematea da. Haur guztien eskubidea da eduki ditzaketen behar, gaitz edota nahasteei beharrezko den profesional dohako tratamendua jasotzea. Profesional horiek osasun zerbitzuak, hezkuntza zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak izan daitezke.HELBURUAK1- Haurraren garapen osoan ematen diren gabeziak ekiditzen saiatu.2- Haurraren garapena suspertzea.3- Ost...


Blog pertsonalak baino gehiago (batzuk narzisista samarrak iruditzen zaizkit), ideiak eta materialak guztion eskura jartzen dituztenak gustatzen zaizkit.Erlijio katolikoa jaso nahi ez duten ikasleek badute beste aukerarik, eta horien artean Hezkuntza Arreta ingelesez hartzekoa ere bai. Eunaten hasita daude, eta, gauzak okertze ez badira, hurrengo urtean Zizurren ere honela izango da. Horretarako materiala behar da, eta Mikel Izkuek berea sarean jarri du. Filme batzuen gaineko ariketak, gurutzegramak, kantak... Well done, Mikel!


Ona ala txarra ote Wifi ikasgelan edukitzea?Hainbat iritzi irakurri ditut artikulu hau idazten hasi baino lehen, eta denetarik ikus eta entzun daiteke. Irakasle gehienak Wifiaren kontra agertzen dira, eta ikasle gehienak berriz, alde.Ni ere ikaslea naiz, eta beste ikasle asko bezala, alde jarriko naiz. Niri ez zait gaizki iruditzen Wifia ikasgelan edukitzea. Irakasle gehienen argumentua honakoa da: "Ez dakigu nola erakarri ikaslea gure esplikazioetara, pantailara begira egoten dira eta".Nik hauei esango nieke arrazoi oso dutela. Baina ikasteko gogoa duen ikasleak, kasu egingo du, Wifia aurr...


Valentziako ilargian

kasketa 1456150277822 Kasketa | 2008-05-14 22:44

Inongo lotsarik gabe itzuli dut "en la luna de Valencia" esaera gaztelaniatik euskarara. Zenbatetan entzun izan dugun, lehen gehiago, esaera hori. Errua askotan ikasleari egotzi izan zaio, baina ikaslearena da errua? Orain dela urtebete erakutsi ziguten eskolan bideo hau, Kamio telebistatik lapurtu dudana. Beste bideo interesgarri batzuk ere badaude bertan, baliteke beste egunen batean ere bertan atzaparrak sartzea. Printzipioz hau da sartu-irten batean lapurtu dudana.