BILERA

pirinioanartelanean 1456152206424 Pirinioan artelanean | 2013-04-08 09:05

Apirilaren 10ean, arratseko 8etan, Aribeko Etxean bilduko gara,Batzarrak eta artelanak lan taldekoak. Gogoan izan!


Gure helburua da pixkanaka jendarte honek inposaturiko arauak apurtzea eta gure arteko sare bat sortzea bertze modu batez bizi ahal izateko artelana bultzatuz. Hurrengo bilera otsailaren 16an eginen dugu arratseko seietan Aribeko Junta Etxean.Nuestro objetivo es vivir de una manera diferente a la que nos imponen, creando redes y potenciando el trabajo en auzolan en todos los ámbitos. La próxima reunión seráen 16 de febrero a las seis de la tarde en la Junta del Valle de Aezkoa (Aribe).


uztarria.comUrola ibaiaren bazterrak garbitzeko elkartuko da hainbat lagun datorren zapatuan, urtarrilaren 28an. Udalak herritar baten proposamenari eutsi eta hainbat talde eta eragilek bat egin dute ekimenarekin. Joan den abenduaren 14an Denon artean kanpaina aurkezteko Sanagustinen egin zuten herri kontseiluan jasotako proposamenetako bat izan zen hori eta, talde eta eragileetako kideek ez ezik, nahi duten herritar guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. 08:30erako plaza Nagusira agertzea besterik ez dute izango. Atzo, astelehena, eman zuten prentsaurrean auzolanean eg...


Hiru urte baino gehiago pasa dira, XJ auzolanean auzorako lokal bat eskatzen hasi zenetik. Ordutik ez dio utzi eskaera honek lehen mailako izateari: 350 sinadura bildu ziren, auzoko komertzio eta taberna ugarik ere atxikimendua adierazi zioten ekimenari… Ordutik, euria egin du eta XJ auzolaneanek bere kabuz lokal bat alokatzea erabaki zuen. Orain arte bere beharretarako erabili izan du biltoki bezala, bilerak egiteko, festetan dirua ateratzeko… nahiz eta auzotarren batek behar izan duen guztian inongo oztoporik gabe erabili izan duen. Baina jauzi berri bat emateko unea dela erabaki d...


Hiru urte baino gehiago pasa dira, XJ auzolanean auzorako lokal bat eskatzen hasi zenetik. Ordutik ez dio utzi eskaera honek lehen mailako izateari: 350 sinadura bildu ziren, auzoko komertzio eta taberna ugarik ere atxikimendua adierazi zioten ekimenari… Ordutik, euria egin du eta XJ auzolaneanek bere kabuz lokal bat alokatzea erabaki zuen. Orain arte bere beharretarako erabili izan du biltoki bezala, bilerak egiteko, festetan dirua ateratzeko… nahiz eta auzotarren batek behar izan duen guztian inongo oztoporik gabe erabili izan duen. Baina jauzi berri bat emateko unea dela erabaki d...


Nahiz eta kuadrila txikia elkartu, arratsalde positiboa izan zen atzokoa.Ea hurrengoan gehiago elkartzen garen eta Etxeluze pixkanaka biziberritzen dugun!


Aurreko astean aurkeztu zuen Azpeitiko Udal Gobernuak kanpaina hau. Bertan, herritarren parte hartzea bultzatu nahi da 2012ko aurrekontuak egiteko. Herri kontseiluan azaldu zutenez, auzoka eta arloka egingo dira batzarrak. XJ auzolaneanek, Sanjuandegin abenduaren 28an egingo den batzarrean parte hartzeko asmoa agertu du eta auzotarrei ere bertara gerturatzeko dei egin die. XJ auzolaneanek bere iradokizun propioak landuko ditu batzarrerako. Proposamenak, auzo ikuspegian egingo ditu eta ez taldearen beharretan zentratuta. Auzotarrei ere, auzo ikuspegiaren parte hartzen saiatzea propos...


Asteburu honetan, Xj auzolaneaneko kideak, herri palestinarrari elkartasuna adieraziz, bertara bidaltzeko medikamenduak biltzen aritu dira auzoan.Ostiral eta Larunbatean, goiz eta arratsaldez izan dute postua muntatuta. Azpeitiko gazte asanblada ari da ekimen hau burutzen hilabete osoan zehar, herriko plazan postua jarrita eta pasa den astebururako hartu zion erreleboa Xanjuandeiko auzo eragileak.Etorkizunean ere, "herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa" agertu dute XJ auzolaneanetik.


Xj auzolaneanek badu bere Klikmetroa. 4664. metroa hartu dugu. Auzolanean, eraiki dezagun Euskal Herria!Gure Klikmetroa ikusteko sartu hemen.


Euskal Herrian aspalditik ari gara auzolana eta autogestioa gora eta behera. Azken egunetan ere gaia pil-pilean ibili da gurean: Kukutza, auzolan jardunaldiak eta abar.Galizian ere ibili badabilz. Semente escolinha sortzen eta egiten ibili dira (aupa zuek!), Sermos galiza kanpainak ere aurrera darrai galizierazko komunikabideen alde, …Euskalgintza iaioa da autoeraketan, beti izan da: komunikabideak sortzen, eskolak sortzen, kulturguneak sortzen, … Galizian ere antza bide horretatik abiatu dira azken aldian euren hizkuntzaren defentsan.


Zapatuarako, hilaren 17rako, egun guztiko egitaraua antolatu dute XJ auzolaneanek, Kilometroak 2011ko antolatzaileek, Tabernarien Elkartekoek eta Azpeitiko Udalekoek elkarlanean Hala, puzgarriez, herri bazkariaz, Xake Txapelketaz, kontzertuez... gozatzeko aukera egongo da egun guztian Egun gutxi falta dira Kilometroak 2011 festa egun handirako. Kilometroen harira, hainbat ekimen antolatu dituzte urte guztian, eta datorren zapatuan, hilak 17, Auzolanari Klik! Hik lan eta nik jai Eguna ospatuko dute XJ auzolaneanek antolatutako AuzoRock musika jaialdiaren baitan. 2011ko Kilometroetako...


Irailaren 17an, Auzolanari Klik! egunaren baitan ospatuko den Herri Bazkarirako txartelak, jadanik salgai daude taberna ugaritan. 10 euro kostatuko da txartel bakoitza. Paella, edaria, postrea eta kafea barne bilduko ditu bazkariak.Bestalde, arazorik izanez dero, 636824474 telefonora deituta ere eskuratu ahal izango dira txartelak.


Xanjuandein11:30 Puzgarriak eta kale animazioa auzo guztian zehar12:00 Mondokane eta Aldexok!en kontzertuak karpan14:30 Herri bazkaria karpan, ondoren Historia bertsotan emanaldia16:30 Kasiken kontzertua karpan18:00 Kalejira, Xanjuandeitik alde zaharreraAlde zaharreanArratsalde osoan zehar puzgarriak18:30 Old Bridge-en kontzertua19:00 Txerri errea banatuko da plazan          Xake Txapelketako sari banaketa (16:00tan hasiko da          txapelketa)19:30 Adabegi, musika eta ikuskizuna plazan20:30 Garraxikaren kontzertua21:30...


Irailaren 17rako, egun bateratua antolatu dute 2011ko Kilometroetako antolatzaileek, Azpeitiko Tabernari Elkarteak eta Xj auzolaneanek.Goizeko hamaiketan hasiko dira ekimenak xanjuandei auzoan AuzoRock 2 jaialdiaren baitan.18:00etan kalejira alde zaharreraArratsaldean, Kilometroen aldeko kalejira alaia burutuko da xanjuandeitik alde zaharrera. Herrian jarraituko du festak eta honi bide emanez, aurtengo AuzoRock-eko ekimenik ez da izango ordu horretatik aurrera.Egitarau osoa ikusteko egin Klik!