Zahartzen ari da baina mantentzen du bere xarma. Aktorea delako ezagutu genuen bere ahotsa, bere aurpegia. Bere liburuekin ipuinak nobelen gainetik maitatzen ikasi genuen (bereziki gomendagarria Great Dream of Heaven, gazteleraz, Anagramaren eskutik). Bateria jotzen ez diogu inoiz entzun, baina ziur ondo egiten duela. Gizon honek dena egiten duelako ondo. Aktore moduan, ona. Idazle gisa, apartekoa. Dramaturgo moduan ez dut ezagutzen, baina antzerkigintzarekin lortu ditu arrakastarik sonatuenak: Obie eta Pulitzer sariak eskuratu ditu, adibidez. Zer gehiago? A, bai, guapo-guapoa ere bad...