Zahartzen ari da baina mantentzen du bere xarma. Aktorea delako ezagutu genuen bere ahotsa, bere aurpegia. Bere liburuekin ipuinak nobelen gainetik maitatzen ikasi genuen (bereziki gomendagarria Great Dream of Heaven, gazteleraz, Anagramaren eskutik). Bateria jotzen ez diogu inoiz entzun, baina ziur ondo egiten duela.
Gizon honek dena egiten duelako ondo. Aktore moduan, ona. Idazle gisa, apartekoa. Dramaturgo moduan ez dut ezagutzen, baina antzerkigintzarekin lortu ditu arrakastarik sonatuenak: Obie eta Pulitzer sariak eskuratu ditu, adibidez. Zer gehiago? A, bai, guapo-guapoa ere bada.

Aretoetan ikusgai dagoen bere azken pelikulan, Don’t Come Knocking (Llamando a las puertas del cielo), bereziki nabarmentzen da, bereziki txoratzen gaitu, bera baitugu protagonista, gidoilari eta soinu banda bikainaren abestietako baten konposatzailea.
Bai, ezkonduta dago, jakina. Jessica Langekin. Eta bera ere agertzen da Win Wenders-en azken pelikula honetan.

Beraz, Sam Shepard-en fan ez bazara, ziur Jessica Lange gustuko duzula. Edo Win Wenders, beti interesgarri. Edo Sarah Polley, Tim Roth, Eva Marie Saint (bai, bizirik jarraitzen du). Edo pelikula gordin eta aldi berean suspergarriak.
Edonola ere, pelikula gomendagarria mundu guztiarentzat.

Erantzunak
Nork: Luistxo.2006/10/18 21:15:08.108 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/
Nork: kat.2006/10/20 09:19:06.527 GMT+2
Nork: jul.2007/01/20 18:57:26.494 GMT+1