North Face beltzak eta sudur gorriak ikusi genituen atzo Bilbon dirua galtzeko sortu zen enpresa baten alde. Eta jende gehiago ere bazegoen: gure parean zihoazen duela zazpi urte esaten zutenak Egunkariaren itxiera aprobexatu behar genuela beste bat pluralagoa eta irekiagoa egiteko, eta Egunkaria ETA-rekin epela zela ziotenak, eta epaileen erabakiak errespetatu egin behar direla eta bitartean ez dagoela ezer esaterik ziotenak... Orduan "epeletik gorako" erantzuna eskatu zitzaien eta 0º-koa izan zen erantzuna. Ongi etorri gure ondoan manifestatzera, baina kasu honetan ere, "konbertsoak, ilad...


Hitzordua

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-12-17 15:59


Euskaltzaleok badugu hitzordua, EGUNKARIA LIBRE! manifestazioa larunbatean, abenduak 19, Bilbon.Autobusa antolatu da Donostiatik joateko. Victoria Eugeniatik aterako da, larunbatean bertan, 15:00etan:Autobusean izena emateko zerrendak jarrita daude NIDO tabernan (Herrera).IPOTX tabernan (AltzaGaina).  


Esan nizuen, baina errepikatzeko gogoa daukat: Ez zaituztet aspertuko Aitite Kipuleta-ren kontuekin. Baina, benetan, garai ilusionagarria izan zen: batzarrak, txozna jaietan, egunkariaren orrialde erraldoiak herrietan Donostiako jaialdirako, Jaurlaritzaren jarrera lotsagarria -oraindik aitortu ez dutena-... Eta ilusioa, ilusio handia.Eta gaur egun zaku bete ilusio ez litzaiguke txarto etorriko.Badira 20 urte honetaz... eta harro nago:Epaiketa bihar hasiko da:


Ez zaituztet aspertuko Aitite Kipuleta-ren kontuekin. Baina, benetan, garai ilusionagarria izan zen: batzarrak, txozna jaietan, egunkariaren orrialde erraldoiak herrietan Donostiako jaialdirako, Jaurlaritzaren jarrera lotsagarria -oraindik aitortu ez dutena-... Eta ilusioa, ilusio handia.Zer nahi duzue esatea, harro nago honetaz:Eta horregatik gaur hauxe aldarrikatzen dut: