Aurtengo apirilaren 26an beteko dira 70 urte faxistek Gernika bonbardatu zutela.Zer gehiago esan honen inguruan?Ezer ere ez. Ni sarraski horretan oinarrituriko bi artelanen inguruan arituko naiz gaurkoan.Ia mundu guztiak ezagutzen Picasso-ren maisulanik handienetakoa den "Guernica" margolana, baina ez dut uste horrenbeste jendek ezagutzen duenik Alain Resnais zinegile frantsesak eginiko izen bereko laburmetraia.Alain Resnais Nouvelle Vague zine mugimendu frantseseko izenik garrantzitsuena bat dugu, Godard eta Truffaut-rekin batera adibidez. Ez ditut nik egia esan bere lan asko ikusi, baina ...