Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/07 18:34:43.976 GMT+1

Guernica: Resnais, Eluard eta Picasso (I)

Aurtengo apirilaren 26an beteko dira 70 urte faxistek Gernika bonbardatu zutela.

Zer gehiago esan honen inguruan?


Ezer ere ez. Ni sarraski horretan oinarrituriko bi artelanen inguruan arituko naiz gaurkoan.

Ia mundu guztiak ezagutzen Picasso-ren maisulanik handienetakoa den "Guernica" margolana, baina ez dut uste horrenbeste jendek ezagutzen duenik Alain Resnais zinegile frantsesak eginiko izen bereko laburmetraia.

Alain Resnais Nouvelle Vague zine mugimendu frantseseko izenik garrantzitsuena bat dugu, Godard eta Truffaut-rekin batera adibidez. Ez ditut nik egia esan bere lan asko ikusi, baina "Hiroshima mon amour" eta "El año pasado en Marienbad" (l'Année dernière à Marienbad) ikustea nahikoa da bere talentuaz ohartzeko.
1950. urtean "Guernica" izeneko laburmetraia bat egin zuen Resnais-ek Paul Eluard-en textu batetan eta Picasso-ren zenbait margolanetan oinarritua. Hiru izen handiren nahasketa bikaina dudarik gabe.
P. Eluard-en  "La victoire de Guernica" poema, Picasso-ren "Guernica" margolanaren ondoan zegoen, margolana Parisen, 1937ko exposizio internazionalean munduari aurkeztu zioteneko hartan. Poema hau eta laburmetraiko "Guernica" textua hemen dituzue Mikel Antza-k euskaratua.

Bitxia eta interesgarria zinez.


Nork: borthuzai.2007/03/07 18:34:43.976 GMT+1
Etiketak: eluard guernica gernika artea picasso resnais | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...href="http://www.blogak.com/denetik/el-pradoko-airea">El Pradoko Airea Nick Drake Guernica: Resnais, Eluard eta Picasso (I) Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/12 18:27:14.157 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.