Ez da Etxenikeri egindako azken elkarrizketa izango (berria, 2005-06) baina  interesgarria delakoan, hor doa:(...) Etxenike: Eta seguru nago ekologista gehienak energia nuklearraren aldekoak izango direla, 25 urte barru. Hori da egiten dudan iragarpen bakanetako bat. Galdera: Zergatik uste duzu hori? Etxenike: Ez dut asko luzatu nahi gai honi buruz, baina Gaia hipotesiaren sortzailea bera nuklearren alde agertu da duela gutxi. Eta, lehengora itzuliz, etorkizunean zalantzetan bizitzen ikasi beharko dugu. Zalantzaren etika egongo da. Bukatu dira ziurtasunak. Eta ezin da hau guztia ge...