Badator LTDa!

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-02-23 13:12

Badator LTDa! Ez dakizula zer diren letra horiek? Oso erraza: Lurreko Telebista Digitala. Bai, gaztelaniaz TDTa esaten dena.Laster prestatuta ez dauden telebistetan ezingo da ezer ikusi. Era analogikoari amaiera emango zaiolako. Zuek prestatuta zaudete? Aparaturik erosi duzue? Beharbada, telebista berria erosiko zenuten...Zein onura ekarriko digu aldaketa honek? Eta zein kalte?Noren mesederako izango da? Nork irabazten du? Ikusleak? Izan ere, kate gehiago ikusten dira sistema honetan.Telebistaren kalitateak gora egingo du? Ala negozio hutsa izango da?Zer daukazue esateko? Bota, bota beldur ...


Askorentzat plazera da merkealdira joatea. Beste batzuentzat tortura. Hainbatek ondo aprobetxatzen dute. Zenbaitek dirua alferrik baino ez dute erabiltzen.Zuek zein taldetakoak zarete? Ezer erosten duzue? Zer? Zergatik? Nola kontrolatzen duzue inpultso kontsumista? Konta ezazue, jakin nahi dugu-eta


Badatoz Gabonak! Herriak Olentzeroz, Erregez eta Bizarzuriz bete dira. Gabonetako zuhaitzak ere nonahi. Argiak ere piztu dituzte....Toki guztietan? Ez, Donostian, krisia dela-eta, ez dago aurten argirik.Argiek diru asko balio dute, eta elektrizitate kontsumoa ere handia da. Hala ere, kexak egon dira: kalea triste dagoela, ea zer diren Gabonak argi barik,...Kontsumoa, ekonomia eta ekologia, versus kontsumoa, alaitasuna eta ikusgarritasuna.Zuek zer uste duzue? Argien alde zaudete? Kontra? Bota, bota zuen iritzia


Zer egin usoekin?

10
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-11-29 13:30

DAZ elkarteak (Durangoko alde Zaharra) kanpainia bat jarri du martxan usoek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Kokoteraino daude usoen zirinarekin, eta irtenbideren bat proposatu dute..... Herri askotan dira buruhaustea usoak. Zuen ustez, zein da irtenbidea? Benetako arazoa da? Usoak politak dira eta kontserbatu behar dira? Ala arratoi-hegalariak baino ez dira? Zuek zer pentsatzen duzue?


                           Durangon duela gutxi bizikleta karrila egiten hasi dira. Polemika handia dago. Hausnarketarako hona hemen puntu batzuk: Zer deritzozu Durangoko bizikleta karrilari? Ondo eginda dagoela uste duzu?  Bizikleta karrila dela eta, kotxe aparkaleku gutxiago daude eta orain non aparkatuko dugu?  Espaloiaren ondoan egotea, ez ote da arriskutsuegia?  Nola eta non egingo zenuke zuk bizikleta karrila?


Zer dakizu Mendebaldeko Saharari buruz?Errefuxiatu kanpamentuak ezagutzen dituzu?Oporrak bakean kanpaina ezagutzen?Umerik hartu duzu inoiz etxean? Zer dakizu?Dakizuna idatziOstegunean gauza gehiago ikasteko aukera izango duzu.


Susan Boyle

10
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-04-22 13:58

Andre bat da. 47 urte ditu baina 60 dirudi  eta orain arte langabea izan da. Eskoziakoa da . Erresuma Batuko pertsona ospetsu bihurtu da. Britain’s got talen sariketan klasifikatu izan delako. “I dreamed a dream” amets bat amestu nuen Les miserables musikaldiko  abestia abestuz. Inoiz musurik eman ez diotela  esan du eta jendaurrean abestea izan da bere ametsa.   Hasieran lehiaketan, Susanen itxurari jendeak barre egin zion,  epaileek ere bai, baina kantatzen hasi zenean mundu guztia aho zabalik utzi zuen hasiera-hasieratik. Susan Boyle Interneteko fenomeno ...


Amaitu zaizkigu Gabonak. Bukatu dira jan-edan handiak. Pantagruel eta Gargantua izan gara, baina orain letxuga eta saldatxoa hartzea baino ez dugu nahi. Urte berria etorri zaigu, eta urte berriarekin batera asmo onak, desioak eta proposamenak egin dizkiogu geure buruari: erretzeari uztea, kirola egitea, soberako kiloak kentzea, aspaldiko lagunekin kontaktuan jartzea......Zuek zein asmo daukazue? Beste urte batzuetako asmoak dira? Noiz arte agoantatuko duzue?


Gure berriketaldietako batean, Durangoko TAO sistema izan dugu hizpide eta hemen daukazue gure hausnarketa.   ALDE ONAK   ALDE TXARRAK ·         Ordaintzeko prest bagaude aparkatzeko lekua ziurtatuta daukagu. ·         Lanpostu berriak sortu dira. ·         Udalarentzat diru iturria da. ·         Aparkatzeko tokia egongo denez, kanpoko jende gehiago etorriko da erosketa...


Ondo etorri!!!

15
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2008-03-03 18:36

Ondo etorri Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleen blogera!Hemendik aurrera hementxe izango dugu txoko bat gauzak kontatzeko, berriak jasotzeko, argazkiak ipintzeko, berriak jakiteko....a! eta iritziak, pentsamenduak, burutik pasatzen zaizuen edozein gauza. Hau librea da, askatasun osoz idaz daiteke.Animatu!Hasteko, galdera bat: Ondo iruditzen zaizu Kurutziagako gurutzea tokiz aldatzea?    Idatzi, idatzi azpian zuen komentarioak!


Aurrekoan ere aipatu dudan zientzia.net webgunean bada Ba al dakizu... izeneko atal interesgarri bat. Bertan, askotan burutik pasatzen zaizkigun galdera xelebre batzuen erantzunak datoz. Niri behintzat oso interesgarriak iruditu zaizkit gehienak. Hemen dituzue  orain arteko batzuk:- Zergatik du zeruak kolore urdina?- Zer izan zen lehenago, oiloa edo arrautza?- Zergatik ez ditu argiak, soinuaren antzera, paretak zeharkatzen?- Zergatik egiten dugu aharrausi?- Zein da Pi zenbakiaren jatorria?- Zergatik izaten dugu zotina?- Zergatik uzten dute hegazkin...


Hitzak...

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-15 10:16

    Askotan pentsatu izan dut hitzek daukaten esanahien garrantzian, hala eta guztiz ere, maitasuna, askatasuna, tolerantzia,... bezalako hitzen esanahia aztertzerakoan begiak lauzotu egiten zaizkit hiztegiko letra-zoparen aurrean.    Maitasuna. Hitz goxoa, ahozkatzeko askotan askok ezin dutena. Nik zu maite zaitut eta zuk ni maite nauzu. Dena polita, liluragarria,... Sentimendu batean oinarritzen gara hitz horiek ahozkatzeko, maitasuna bera, sentimendu bat omen da eta. Bakoitzak maitasuna adierazteko bere label propioa dauka: begirada, larrosa, poesi...