Interneten toki askotan aurki litezke Richard Serra-k Oteizari zion begirunearen frogak.Bere artelanetan eragin handia izan zuela, bere ustez bizirik zegoen artistarik handiena zela, XX. mendearen bigarren erdiko eskulturgilerik handiena zela...Hemengo honetan R. Serrak Oteizaren inguruko Guggenheim-go erakusketan argitaratu zuten liburutzarrean dagoen idatzia aurki dezakezue.Ondorengo margolana berriz, Richard Serrarena da eta Oteiza du izena:Halere, gaur berriz ere interneten Serra-Oteiza erlazioaren inguruan bila nenbilela ezagutzen ez nuen Serra-ri eginiko honako elkarrizketa zatia topa...