Hegemonia

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-09 17:51

Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...


Ertzetik erdigunera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-26 23:16

Jon Sarasuaren "Ertzeko zatiak" liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri.Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan.Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (...). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetx...


Aspaldi aipatu nuen blogean hegemoniaren gaia, eta diglosi orekatuaren gaia. Eta gaurkoan beste behin ere, gai bera agertu da, polemika eta guzti. Mattin Bachoren blogeko artikulua, kopiatu eta itsatsi egingo dut hemen. Polemikatxoa loturan.Euskara gai, eremu edo egoera jakin batzuetarat mugatzea joera aski arrunta da Iparraldeko euskaldunen artean. Behin baino gehiagotan zer pentsatua eman daut. Elgar agurtzeko edo aroaz bi ele trukatzeko euskara baliatzen duten eta gaineratekoaz mintzatzeko frantsesez segitzen duten euskaldunak aditzeak ardura halako barne ezinegon bat eragiten daut. ...


Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenean):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...


Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenena):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...