Euskaraz liburu bat idatzi duen edonork, prest egon beharko du hurrengo elkarrizketa mota hauei aurre egiteko: 1.                  Eman ta zabal zazu. Elkarrizketa mota ohikoena. Dagoeneko eginda dagoen elkarrizketa batean oinarrituta (kopiatuta). Argitaletxeak promoziorako zabaldu duen elkarrizketa bera, normalean. Kazetariak ez du liburua irakurri, baina behintzat jatorrizko elkarrizketa hori bai, ez gara kexatuko. Elkarrizketa mota honek idazlea psikosira bultza dezake, hamaika aldiz bere influentziak, b...