1. Eman ta zabal zazu. Elkarrizketa mota ohikoena. Dagoeneko eginda dagoen elkarrizketa batean oinarrituta (kopiatuta). Argitaletxeak promoziorako zabaldu duen elkarrizketa bera, normalean. Kazetariak ez du liburua irakurri, baina behintzat jatorrizko elkarrizketa hori bai, ez gara kexatuko. Elkarrizketa mota honek idazlea psikosira bultza dezake, hamaika aldiz bere influentziak, bere proiektu literarioak eta noiz hasi zen idazten kontatu behar baitu. Modu kreatiboan har daiteke eta elkarrizketa bakoitzean zerbait berria asmatu, etorkizuneko biografoak zoratzeko.
2. Zeu ere kazetari. E-postaz sei-zazpi galdera jasoko ditu idazleak (jatorrizko elkarrizketa horretatik hartuta hauek ere), erantzun eta bueltan bidali beharko dituenak. Pare bat ordutan, ahal baldin bada. Elkarrizketa bere horretan publikatuko da. Ziurrenik kazetariak ez du irakurri ere egingo. Idazlearentzat motibazio bakarra tarteka akats gramatikal eta ortografikoak sartzea izango da, errua kazetariari botako dioten esperantzan.
3. Do it yourself. Aurrekoaren bariante makurra. E-mailez perpetratua hau ere. Kazetariak ez du denborarik izan liburua irakurtzeko, ezta jatorrizko elkarrizketa irakurtzeko ere, eta zuk zeuk galdera batzuk pentsatzeko eskatuko dizu. Gero zuk zeuk erantzun beharko dituzunak. Epe-muga bat jarriko dizu. Azken bolada honetan titularra eta QuarkXpress maketazioa ere ari dira eskatzen zenbait kazetari.
4.
Tangentziala. Kazetariak ez du liburua
irakurri, eta ez zaio profesionala iruditzen beste elkarrizketa batean
oinarritzea, beraz, liburua irakurri gabe egin daitezkeen galderak asmatuko
ditu. Tituluaren zergatia, azalaren kolorearen zergatia, zure argazkiaren plano
motaren zergatia, liburua 210. orrialdean bukatzearen arrazoia… Elkarrizketan zehar, azalaren taktu samurra txalotua izango da behin eta berriz.
5. Intimista. Irratian eman ohi dena, bereziki arriskutsua poetentzat. Kazetariak ez du liburua irakurri eta autorean zentratzea erabaki du. Autorea hirugarren pertsonan tratatua izango da: baina lasai, zuri zuzentzen ari zaizu. "Eta, zein da Xen beldurrik sakonena?" "Maiteminduta egon al da inoiz X?" "Bizitza hau bidai bat baldin bada, non egingo luke geldiune bat Xk?" Ez kezkatu, bizitza sexualaz ez dizu deus galdetuko (azken finean, euskaldunak gara).
6. Digitala. Umiltasun terapia bat idazlearentzat. Medio digital batek elkarrizketa digital bat zabaltzen du, bere irakurleek parte har dezaten eta idazleari galderak bidali diezaioten. Baina irakurleei bost axola zaie idazlea, eta ez diote galderarik egin nahi, eta idazleak bere blogean deialdia egingo du, behintzat blog-lagunek parte har dezaten, hemen klik eginez.

Erantzunak
Oharra: Zure post hau kontutan izango dut inoiz libururik idazten badut. Ezustean ez naute harrapatuko behintzat.
Nork: Aitor.2007/12/12 16:21:57.865 GMT+1
munduari.blogspot.com
Ironia bai... baina bakotxari berea. Ez orokortu...
Nork: Karmele U. Beitia.2007/12/12 20:17:03.642 GMT+1
Nork: katixa.2007/12/13 17:25:00.048 GMT+1
Nork: Ainhoa.2007/12/14 10:46:07.754 GMT+1
"Ofizioa oso txarto dago"
Uste dut arrazoirik ez zaizula falta, Katixa, nahiz eta, Karmelek dioen bezala, bestelako kasuak ere badauden.
Orain hurrengoan, duela astebete inguru, ekitaldi kultural garrantzitsu bateko prentsa arduradunari komentario hau entzun nion, kazetariak ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta: "Ofizioa oso txarto dago".
Jakina, arazoa ez dira unean uneko kazetariak, ofizioaren egoera baizik; arazoa egiturazkoa da. Areago ere joko nuke: arazoa ez da soilik kazetaritzarena; hedabideak, merkezuhurkeriaren eta errazkeria zabarraren zabalkunde horretan, gizartearen ispilu ez al dira, neurri handi batean?
Nork: Juan Luis Zabala.2007/12/14 10:53:21.442 GMT+1
-
Zuzenketa:
Hau idatzi dut:
"... komentario hau entzun nion, kazetariak ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta ..."
Baina hau idatzi behar nuen:
"... komentario hau entzun nion, kazetari batzuek ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta ... "
Nork: Jaun Luis Zabala.2007/12/14 11:00:43.753 GMT+1
-
Nik uste Katixak post honetan era ironikoan bere esperientzia erakutsi nahi izan digula. Nik hala ulertu dut behintzat. Nere lehenengo erantzuna broma moduan eta umorez ulertze izana nahiko nuke.
Jakin badakit kazetari onak dauzkagula eta ganorazko egiten diztuztela elkarrizketak. Hala ere, Katixak aipaturiko elkarrizketa batzuk ere badaude izan. Neri behin lan kontuengatik, elkarrizketa bat egin eta aukeran eman zidaten hoietako batzuen artean aukeratzeko. Zeu ere kazetari motakoa egin zidaten.
Nork: Aitor.2007/12/14 16:46:34.841 GMT+1
munduari.blogspot.com
Nik uste Katixak post honetan era ironikoan bere esperientzia erakutsi nahi izan digula. Nik hala ulertu dut behintzat. Nere lehenengo erantzuna broma moduan eta umorez ulertze izana nahiko nuke.
Jakin badakit kazetari onak dauzkagula eta ganorazko egiten diztuztela elkarrizketak. Hala ere, Katixak aipaturiko elkarrizketa batzuk ere badaude izan. Neri behin lan kontuengatik, elkarrizketa bat egin eta aukeran eman zidaten hoietako batzuen artean aukeratzeko. Zeu ere kazetari motakoa egin zidaten.
Nork: Aitor.2007/12/14 16:46:38.198 GMT+1
munduari.blogspot.com
Azkenengo aipuan egia da horrelako elkarrizketa egin zidaten egin zidatela ez da txantxa. Nik uste holako gauzak presaka gabizelako gertatzen direla. Kazetarigintzak gizarteak dituen ajeak ere bereganatu ditu tamalez. Juan Luis Zabalak komentatzen duenarekin bat nator. Errazkeri merkean jauzten da sarritan.
Aurreko komentarioa bi bider agertzen da. Ez da nahita izan, ez dut nahi hemen akapardore bat izatea nahi. Ezabatu bietako bat mesedez. Eskerrik asko.
Nork: Aitor.2007/12/14 17:18:12.143 GMT+1
munduari.blogspot.com
Nork: Kevin Heredia.2007/12/15 17:05:08.187 GMT+1
http://kevinheredia.mundua.com
Nork: Txuma.2007/12/19 12:24:16.013 GMT+1
Eta paperean honakoa agertu da:
Nik galdera jostagarria egin nahi nuen, ez galdera serio bat. Zer egingo diogu, ba!
Nork: Jozulin.2007/12/19 15:33:18.582 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin
Nork: aiene.2007/12/20 15:01:05.612 GMT+1
http://blogak.com/aiene
Jozulin, nolakoak diren kazetari hauek... haiek aldatu zuten galdera! Aurrez aurre erantzungo dut galdera jostagarria, elkar ikusten dugun hurrengoan.
Muxu bana
k
Nork: katixa.2007/12/20 16:39:52.888 GMT+1
Tira...ondo dago jakitea zelako elkarrizketa motak egin dizkizuten...
Ados nago elkarrizketa mota "positiboak" ahaztu egin dituzula... oso elkarrizketatzaile onak daude Euskal Herrian, egia da hori...irratian bai, finean , irratikoek, zuzenekoetan bederen oso prest egon ebhar dute edozein erantzunen aurrean, eta ez dut uste ausartuko liratezkeenik liburuaz ezer jakin gabe mikro aurrean jartzen.
Badira ere hortik aipatu diren aksuak, non argitaletxeak, idazleak berak markatuko duen elkarrizketaren nondik norakoa...
Badira akzetari asko kaka bat kobratzen dutenak eta hamaika elkarrizketa egin ebhar dituztenak egunean, kotxerik gabe, zurekin Bilbon, bestearekin Donostian, eta eztakit zein idazlerekin Nafarroako beste puntan... maiz behar bat da email bidez galderak egitea.
Ez gaitezen engaina... kazetariak idazlea behar du orrialdeak betetzeko, baina idazleak ere kazetaria behar du bere liburu berriak ahalik eta ohiartzun gehien izateko,ez al zaizu iruditzen?
Nork: kazetaria.2008/01/25 17:04:11.692 GMT+1