Ehun hitz

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-03-13 22:51

Aspalditxotik jarraitzen diot Jordi CebriĆ”ni bere bloga; bere blogak esan beharko genuke, hiru (eta gehiago) baititu: Cienpalabras, gazteleraz; Centparaules, katalanez eta Colaboraciones de Cien Palabras, irakurleek bialtzen dizkioten kolaborazioekin egindakoa. Zer esango dizuet Jordik ehun hitzetan ehuntzen dituen istorioei buruz... Hemen dituzue bi, Jordiren baimenaz nik neuk kostata eta baldarki itzuliak, aperitif gisa dasta ditzazuen. Ehun hitz; ez gehiago, ez gutxiago:Oporren amaiera  (Acaban las vacaciones)Oporrak bukatu egin dira. Azken egun hauetan atseden hartzen egon da, umee...