netiketa

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 12:22

Etiketa interneten.Bitxia da ikustea nola batzuetan denok ezagutzen ditugun aurrezarritako legeak etengabe hausten ditugun, eta beste batzuetan ordea legerik ez dagoenean, hauen beharraz ohartuta, ia nahigabe sortzen ditugun. Horrelako zerbait gertatu da netiketarekin. Inork ez du asmatu, ez da jende talde bat bildu legeak asmatzeko, baina hor dago. Azken finean, legeak beharrezkoak dira elkar ulertu eta errespetatzeko, eta erabiliaren erabiliaz sortu ziren interneteko legeak: netiketak. Horrela adibidez badakigu interneten letra larriz idatziz gero irakurleak zarataka ari garela pentsatuko...


Netiketak

hazteunmay 1456135321170 Hazte un May | 2006-11-03 12:15

Bo hontan Joxek Netiketei buruzko artikulu bat idazteko esan dozku ta egixa esan eztakit ze jarri berez danok dakigun gauzak baitie. Letra larriz ez idaztia eta interneten ibiltzeko kanon batzuk die berez ta ibiltzen gan danok dakizkiu ta ez erakutzi in dozkuelako, bertan ibiltzen ikasten dozu ta ondo dazela uste dot.. Berez interneten foron baten edo MSN edo olakon baten zazenien eztakitzu jendiak zela idazten dauen, kabreauta edo brometan dabilen edo..ta hori definitzeko ondo dauela usteot.  Gero Joxek be esan zauen jendia eztala iraindubier ta..ba hori eztait usteot kontestu ta mome...


netiketak iritzia

gara 1456132714077 gara | 2006-10-25 06:57

Aurreko egunean, Joxerekin klase teoriko eduki genuen eta Netiketei buruzkoa izan zen, hau da, sarean erabili beharreko arauei buruz. Badira zenbait gauza:minuskulaz idaztea, kritika anonimoak egitea...ez ditudanak gustuko.Gainera, larregi iruditzen zaizkit arau guzti horiek.Ni sarean nabilenean, ez dut ia ezer kontutan hartzen eta ez nago ohituta horrelako gauzekin. Beraz ez dut uste, horrelako gauzak beharrezkoak direnik nahiz eta batzuk mantenduko nituen.


Netiketa

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-10-23 07:13

           Netiketa ‘Internet’ eta ‘Etiketa’ hitzen arteko nahasketa da eta sarean aritzeko hainbat ‘arau’ ematen ditu. Arau horiek ez dira legalak noski, baina Interneten jendearekin komunikatzeko ondo erabiltzea gomendatzen da, hau da, Netiketak jendetasun arau sorta bat da.               Joxe Aranzabal irakasleak gomendio hauek eman zizkigun klasean: zaindu artxibo atxikien tamaina, RTF erabili, ez idatzi letra larriz, garbitu mezuen zerrenda amaigabeak, ez sinetsi faltsukeriak ...


Har dezagun sare eredu sinpleena: enpresa bat. Lantegian, motibazio azterketa egiten denean konturatzen gara soldata edo lantegiko egoera, jendarteko harremanak bezalako garrantzitsua dela, hau da, empresa komunitate bat bezala baloratzen da, giza sare bat bezala. Gure lantegian besteak errespetatzen ditugun bezala, interneten ere besteak errespetatu behar ditugu eta horretarako daude netiketak, denak errespetatzeko eta inor ez mintzeko. Hemen dituzue netiketa batzuk:  · Mezu bat LETRA LARRIZ idazteak adibidez, ohiu edo garraxi egitea adierazten du, haserrea. Beraz, hemendik aurre...


Netiketak guztiz beharrezkoa iruditzen zaizkit, imajina dezakezue araurik gabeko lurralde bat, non bakoitzak nahi duena egiten duen besteak kontuan izan barik eta errespetu hitza ez den existitzen? Nik behintzat ez, errespetua guztiz beharrezkoa zaigu elkarbizitzarako eta are gehiago Interneten, non milioika pertsona bizi garen. Ez dugu ahaztu behar guk errespetuaren mugak hausten   baditu, gero ezin garela kexaka ibili beste batek ez badigu begirunerik. Beraz ladies and  gentlemen erabil itzazue netiketak, musu truk dira!