Littlebearrek esan ez bezala, Pako Aristik sinesten du hamar pausorekin gure hizkuntza salba daitekeela. Gainera, berak esaten du blogetan-eta kopiatzeko eta zabaltzeko. Ba, hori egin dugu kopiatu (nahiz eta guztiz ados ez egon). Euskara salbatzeko dekalogoa Pako Aristi 1-Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko, urrunago joango da; PSOEk, bere tradizio kaskarra ondu beharrez, euskara ikastera bidaliko ditu politiko guztiak. Ikus ditzaket E...