Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.Beraz ....Motibazioa-ezagutza-erabileravs.Emozioak-gaitasuna-praktikaZeinen alde zaude zu?


BERBALAGUN, euskaldun berrientzat, inoiz euskara ikasi eta erdi bidean geratu direnentzat, gaur egun ikasten dabiltzanentzat eta berbaditxo bat izateko nahiko maila daukatenentzat zuzenduta dago.Euskaldun zaharrek parte hartzea ere behar-beharrezkoa da egitasmo honetan; batez ere, euskaldun berriei laguntzeko euskaldun oso bihurtzen. Egitasmo honek, taldeka ta taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean, euskaldun berri eta zaharrak batuko ditu. Taldeak osatzerakoan, kontuan hartuko dira partaideen gustuak, zaletasunak, etab...Lea-Artibaiko berbalagunen apuntatu edo informaziorik nahi baduz...