Ustekabe fanfarreak emanaldia eskeiniko du larunbatean, hilak 25, Eibarko erdialdeko kaleetan, arratsaldeko 19.00etatik gaueko 22.00ak arte, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Txistorra Egunaren ospakizunetan parte hartuz. Azken urteotan gertatu bezala, musikari berriak estreinatuko dira aktuazio honetan. Aurten Bergarar bat eta eibartar bi izango dira.   Alde batetik, klarineteaz Alayn xxxxxxxx 17 urtekoa batuko da. Orain arte hainbat urtez Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikaslea izan da eta orain eskolatik kalerako saltua eman du fanfarrearen bitartez. Bestalde, saxo...