Alde batetik, klarineteaz Alayn xxxxxxxx 17 urtekoa batuko da. Orain arte hainbat urtez Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikaslea izan da eta orain eskolatik kalerako saltua eman du fanfarrearen bitartez.
Bestalde, saxofoijole bat ere estreinatuko da: Cristina Gutiérrez. 16 urteko Musika Eskolako ikaslea dugu azken fitxaketa hau.
Azkenik, Bergarako Aitor Ugarte saxofoi tenorra ere taldekide izatera pasatuko da. 21 urte ditu eta Bergarako Bandan ere jotzen du. Orain arte kolaboratzaile aritu bada ere, taldearekin duen harreman onak eta bertan aurkitu duen giroak bertako partaide izatera bultzatu dute.
Ustekabekoen esanetan "garrantzitsua da jende berria pixkanaka sartzea, taldeari bizitasuna eta indarra emateaz gain, taldearen etorkizuna bermatzen dute" eta hori dela eta, ateak irekiak daude parte hartu nahi duten musikari gazteentzat. "Ez dugu diskriminaziorik egiten. Zentzu horretan aipagarria da pixkanaka neskak ere sartzen ari direla fanfarreen munduan, eta ideia horri jarraiki asko poztu gara aurten hiru kide berritik bat neska izatean".
Urtebete pasa da Ustekabek bere V. Urteurrena bete zuela eta ordutik hona izandako garapena nabaritzen dute musikari gazteek. "Ustekabe helduagoa da urtetik urtera, lanean, baina gaztea izaten jarraitzen du filosofian. Urtero odol berria sartzen da Ustekaben eta horrek taldearen ilusioa bere horretan mantentzea ahalbidetzen digu". Errepertorioari dagokionez, etengabe ari dira berrikuntzak prestatzen: "gustatzen zaizkigun abestiak txaranga estiloko talde batera egokitu dezakegula ikustea oso pozgarria da".
Denboraldi hasiera, urrian
Urrian eman zion Ustekabek 2006-07 denboraldiari hasiera Barakaldon (Bizkaia) eskeinitako emanaldiaz. Aurreko urtean lez, arratsaldeko 7etan hasi eta gaueko 10ak bitartean kalez kale bertako jaiak alaitu zituzten, jaigiroa inguruko txoko guztietara hedatuz. "Koadrila baten dantzez inguraturik egin genituen kalejira guztiak, geldiuneetan tabernen aurrean errepertorio aberatsa dugula erakutsiz" azaldu dute Ustekabekoek. "Interesgarria eta arrakastatsua" izan zen jendetza guztiak dantzatzea lortu zutenean: I will survive, Samba de Janeiro, Rock and Roll Part II (Full Monty), eta jo zituzten besteak ez ziren gutxiagorako. Horrela eman zitzaion estreinu publikoa 2006-2007 denboraldiari, azken aktuazioa hilabete lehenago Ermuan egin ondoren, Irulitxa txarangaren X. Urteurrena ospatuz.
Honen inguruan...
2005/XI/25
Erantzunak
airetruntxikitunairetrunaireaitretuntxikitunairetrunaireairetruntxikitunairetrunaireairetruntxikitunairetrunaire,aire!
zorionak eta ondo pasau!
Nork: malen.2006/11/24 00:47:27.440 GMT+1
Nork: Josu.2006/11/24 00:49:39.569 GMT+1
http://www.blogak.com
jejeejej! kejauko zarie....ondo ondo ibili zapatuan, ta pasauko gara zibilizaziñotik ia ze anbiente dauen ikustera.
a! tubo de eskapiana gustau jata...ez dot uste bña indirekta bat eitxeko asmua egongo zanik.....ez? badakizu, autoeskola efektua Josu!
ondo segi.
Nork: malen.2006/11/25 01:39:30.836 GMT+1
"a! tubo de eskapiana gustau jata...ez dot uste bña indirekta bat eitxeko asmua egongo zanik.....ez? badakizu, autoeskola efektua Josu!"
Hori zeure blogean erantzun behar didazu, ez hemen. Irakurtzen duen jendearentzat liosoa egiten da bestela. Eskerrik asko.
Nork: Josu.2006/11/25 02:01:41.363 GMT+1
http://www.blogak.com