Espainiako gobernuari, Nafarroak Euskadi edo Euskal Herriaren parte ezin duela izan eskatzeko manifestatu  ziren atzo Iruñan milaka pertsona. Wikipediakoak nahastuta omen (hizkuntza guztietakoak), orain arteko entziklopedia guztiak ere oker omen dabiltza, eta Nafarroa ez omen da sekula Euskal Herriaren zati izango (eta ni, jada bazelakoan). Badakit, agian Sanz eta bere adiskideak zuzen ibiliko dira, azken batetan, badakitelako benetan Nafarroa ez dela Euskadi, Euskadi Nafarroa baizik. Hori izango da :-)Eta gaur, Euskal Herriaren ideia ezbaian jarri den honetan, nik ere nire aletxoa jar...