Denok entzun dugu 1000 aldiz James Dean gazte galaiak, basamortuan abiadura handiz zioala errepidez nahastu eta zerurantzkoa hartu zuela behar baino lehenago. Errepidea ikusi zutela azkenengoz haren begi urdinek. Baina ez da izan tamalez James Dean bidaiatzen hil den bakarra. Welles ere bidean hil zen. Ez errepidean, baina bai bidean. 15 urterekin gurasoak hil eta 18 urterekin irlandan antzerki saioak egiten ari zen gaztetxo hura bidean hil zen. Irratsaio batekin soilik (La guerra de los Mundos) Ameritar estatu batuak hankaz gora ipini zituen 23 urteko gazte hura bidean hil zen. 26...


Dirudienez orain 3 urte konturatu zen Park Chan-wook zine zuzendari korearra, Argiñanok tipula-txikitu ta tipula-txikitu besterik ez zuela egiten azken finean, eta berak ere hainbesterainoko platerak egiten bazekiela. Maixa eta Ixiarrek ere lehendik arrakasta lortua zuten beraien Bexamelaren errezetarekin, eta egia esan ez dakit Chan-wook-ek Argiñano beraren telebista programak ikusiz edo non ikasi zuen sukaldatzen, baina aitortu behar dut Old Boy deritzan Tutifruti postrea goxo askoa dela. Zer behar den Old Boy tuttifruti postrea egiteko? Hartu ba nota: -Arroz ale eta rollito de primav...


Pertsona batek Picassoren margolan bat ukondoarekin hautsi duela entzun dut telebistan. Dirudienez, hanka sartze hori egin duen bera, artelan hori dirutza handi batengatik saltzekotan zebilen. Ezin omengo du orain kuadro hori dirutza berdinean saldu.Bainan non dago artea? Margolanak, gutxi asko, lehengo berdina izaten jarraituko du orain, baina halere, gutxiago balioko du. Artelanen merkatuak ez du zentzurik, hobe esan, artelanen merkatua ez dabil artearen atzetik.Guzti honek, Orson Welles-en azken filma izan zen "Fraude" edo "F for Fake" film bikaina ekarri dit burura. Izan ere, bertan Wel...


Borges idazle handiak O. Welles, Hitchcock, Chaplinen inguruan zeritzona jakin nahi izan ezkero: http://www.sololiteratura.com/bor/borcritico.htm Hemen "Kane Citizen" filma ongi jantzen badu ere, ondorengoan (urte batzuk lehenago idatzia) ez dio berdina: http://erantzunen-zain.blogspot.com/ 2006/10/cuidadano-kane-eta-borges-citizen-kane.htmlHonako hau ere aurkitu dut interneten (hemen):"No me acuerdo de haber dicho eso -repite Borges ante el grabador-, porque si dije que el filme es un laberinto hice un elogio, pero si agregué que no tenía un centro he sostenido que es un caos: los laber...