Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/15 18:41:58.858 GMT+1

Old Boy TutiFrutia

Dirudienez orain 3 urte konturatu zen Park Chan-wook zine zuzendari korearra, Argiñanok tipula-txikitu ta tipula-txikitu besterik ez zuela egiten azken finean, eta berak ere hainbesterainoko platerak egiten bazekiela. Maixa eta Ixiarrek ere lehendik arrakasta lortua zuten beraien Bexamelaren errezetarekin, eta egia esan ez dakit Chan-wook-ek Argiñano beraren telebista programak ikusiz edo non ikasi zuen sukaldatzen, baina aitortu behar dut Old Boy deritzan Tutifruti postrea goxo askoa dela.

Zer behar den Old Boy tuttifruti postrea egiteko? Hartu ba nota:

-Arroz ale eta rollito de primavera batzuk (nola ez!)

- Tarantino Tomate Zuku dezente

- Fritz Lang irlako Mabuse espezie pixka bat, eta hori ezean Orson Welles-en Proceso belarra txiki-txiki eginda.

-Kubrick laranja zukua (hobe da eskuz beharrean mekanikoki lortzen bada)

-Tertziopelo texturadun Lynch puskak txiki-txiki eginda, juliana erara.

-Olagarro tinta posible bada, bestela olagarroaren edozein zatirekin nahikoa da, baina hori bai, ezinbestekoa da Old Boy Tutifrutiak olagarro zatiren bat izatea.

-Hau guztia Amelié-ren goxotasun eta Terrence Malick-en poetikotasunaz nahastua eta hoberen, Egaña bertsolaria irratian abesten ari denean egitea da (Goenkaleko gidoigile delako gehienbat)

-Edateko berriz Tarantino Tomate zukua, ura eta bestelakoen aldean. Ez dadila tomate zukua falta redio!


Nahasketa arraro xamarra irudi liezaioke norbaiti (Egaña eta Tarantino tomate zukua errezeta berean...) baina benetan gomendagarria da idazten dizuen gastronomia zale honen ustez. Hori bai, pare bat gomendio atrebitzen direnentzako:

1.- Ez gorde denbora gehiegi hozkailuan, denborarekin gustua galtzen duen platerra izango dela dirudielako eta

2.- Biaramunean bigarren aldiz jatean ere lehenengoan ez bezelako originaltasun falta topa liteke zaporeetan. 

Gainera, dirudienez hozkailuan ez gordetzeko beste arrazoi bat ere bada, hozkailuek zentzu berezia dutelako mitologia korearrean eta dirudienez, bada hozkailuan bizi den petxuga jainko krudelen bat… ;-) 

Beno, ikusten duzuenez ez da 3 mitxelin izar dituen jatetxe bateko postrea, baina ezta mcdonalsean ematen dutena ere.

On Dagizuela!


Nork: borthuzai.2006/12/15 18:41:58.858 GMT+1
Etiketak: lang tarantino welles malick old_boy lynch kubrick amelie | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aupa Borthuzai,

zorionak, oso post ona ein dozu. Oso ondo definidu dozu filme hau: Tarantino, Malick, Linch ikutu bategaz eta, noski, zuzendariaren toke pertsonala. Baina ez nago ados bigarren gomendioa: "Biaramunean bigarren aldiz jatean ere lehenengoan ez bezelako originaltasun falta topa liteke zaporeetan". Lehenengo bider ikusi nebanian inpakta ein eustan, baina ostera be ikusterakuan, lehenengoan konturatu ez nintzan detailekin gozatu neban. Pentzaten dot behin baino gehiagotan ikus leiken filme hoietako bat dala.

Galderatxo bat: badakit mendekuaren inguruko trilogia bateko parte bat dala baina, badakizu beste biak gazteleraz eskuratzeko modurik dagon?

Ondo segi

Nork: neu.2006/12/15 23:22:51.292 GMT+1
http://www.blogak.com/neu

Gabon neu (osea, zeu),

Ba egia esan ez neukan zuk esan aurretik trilogiaren ideiarik ere. Pelikula hau lagun baten gustokoena delako ikusi berri dut, baina orain, zuk esanda, interneten begira jardun naiz eta hau topatu dut filmaffinity webgunean. Dirudienez trilogia osatua du eta emulen behinik behin eskuragarri daude, lehenengo pelikula den "Sympathy for Mr. Vengeance" (2002) gazteleraz eta azkenengoa den "Sympathy for Lady Vengeance" (2005) gaztelerazko azpitituloekin. Niri ere gertutik jarraitzeko zuzendaria iruditu zait bai.

Old Boy filmak bigarren ikustaldi bati nola erantzungo ote dion berriz? Auskalo, auskalo! Agian nere gustoetarako kargatuegia izan liteke zenbait momentutan (requiem for a dream bezala...) baina beno, beste zenbait zuzendari korear baino gehiago gustatu zait behintzat  (Kim Ki-duk edo Bong Joon-ho adibidez) eta ez da gutxi. Horrekin konformatzen naiz.

Eta barkatu atrebentzia, baina pelikula orientalak... gustoko badituzu ikusi Samuraien istoriez osatutako Kurosawaren Trono de Sangre edo Rashomon esate baterako. Ikaragarriak!

Nork: borthuzai.2006/12/16 01:18:36.693 GMT+1
http://blogak.com/denetik

Eskerrik asko informazioñuaittik. Hauntxe begiratu dot emulen eta beste filme biak dagoz, beraz...

Trono de sangre ez daukat ikusita, baina Rashomon itzala da.

Nork: neu.2006/12/16 23:12:22.161 GMT+1
www.blogak.com/neu

Errenferentziak:

...//www.blogak.com/denetik/picasso-orson-welles-elmyr-eta-zer-den-artea-eta-agur">Picasso, Orson Welles, Elmyr eta Zer den Artea (eta Agur)Old Boy TutiFrutiaOrson Welle...

Erreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:37:56.905 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.