Atzo kaleratu zuten azkenean. Wikia Search, wikipediako sortzailearen proiektu berria dagoeneko kalean da. Ez naiz ordea larregi luzatuko zehaztasunetan, Mutilmediako Arkaitzek primeran egin du dagoeneko eta.Proiektu honek dakarkigun aukera ez da nolanahikoa. Erabiltzailearen askatasunean oinarritzen da proiektua eta gaur egun interneteko bilaketek suposatzen duten pisua ikusiaz, beharrezkoak ditugu gisa hontako ekintzak. Aurretik ere hitzegindakoak gara hontaz.Pentsatuz gero, interneten egin ditzazkegun bilaketek norberaren pertsonari buruz asko esan dezakete. Momentuko interesak eta galde...