Wikia Search, bilaketak gure menpe

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2008-01-08 07:53

Atzo kaleratu zuten azkenean. Wikia Search, wikipediako sortzailearen proiektu berria dagoeneko kalean da. Ez naiz ordea larregi luzatuko zehaztasunetan, Mutilmediako Arkaitzek primeran egin du dagoeneko eta.

Proiektu honek dakarkigun aukera ez da nolanahikoa. Erabiltzailearen askatasunean oinarritzen da proiektua eta gaur egun interneteko bilaketek suposatzen duten pisua ikusiaz, beharrezkoak ditugu gisa hontako ekintzak. Aurretik ere hitzegindakoak gara hontaz.

Pentsatuz gero, interneten egin ditzazkegun bilaketek norberaren pertsonari buruz asko esan dezakete. Momentuko interesak eta galderak botatzen dizkiogu bilatzaileari. Momentuko buruhausteak, momentuko desirak... "esaidazu zeren bila zabiltzan eta nor zaren esango dizut" moduko esaldiren bat botatzera ere ausartuko ginateke noizbait. Informazio garrantzitsua, norberari buruzko informazio garrantzitsua, eta noren eskuetan dago? Nork kudeatzen du? Nork ematen dit eta ze irizpideren arabera momentuan momentuko beharren erantzuna? Gutxi batzuen eskuetan dago informazio hau, bakar baten esku dagoela ez esatearren...

Pertsonei buruzko informazio mota honek botere handia eman dezake eta jakin badakizue bakar batzuen larregizko botereak gauza honik ekartzen ez duela.

Orain gure esku dago bilatzaile honen arrakasta, erabiltzaileen partaidetzan oinarritzen bait da.

Bejondeizula Jimmy Wales!


Utzi iruzkina: