Aita Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Hobe ez altxatzea, zeren egungo egoera ikusita hartuko lukeen disgustua ikaragarria izango litzateke; ordutik aurrera bai ez lukeela inoiz gehiago bururik altxatuko. Zergatik diodan hori? Markinar horrek bultzatu eta ezagutu zuen dena pikutara joan delako.   Egun, euskal kooperatiba asko MCCren barnean daude, baina kontuan izan enpresa talde horren sorrera izan zela euskal kooperatibismoaren amaieraren hasiera; hortxe bukatu zen dena. MCC ENPRESA KOOPERATIBISTEZ SORTUTAKO ENPRESA TALDE KAPITALISTA DA. MCC sortu zenean kooperatibak de...