Burutu bezain laster aipatu genuen lehengo astean RAE espainiar akademiaren egoitzan izaniko zuritze ekitaldia: www.blogak.com/euskarazhostia/maskarada-higuingarria-madrilen Izan zen ordea orduan aipatu ez eta guztiz aipagarria den gertakaririk ere. Azpimarragarria baita gonbidatu gisa omenaldi-fartsan parte hartu zuten bakarrak ez zirela Carlos Urquijo, Leopoldo Barreda,Carmelo Barrio edo Jon Juaristi “euskaltzale ezagunak” izan. Ez! EAJ eta AMAIURen ordezkariak ere bertan izan ziren bere presentziarekin Espainiar estatuaren eta bereziki PPren gobernuaren politika asimilatzailearen zurike...


Euskararen aurkako era guztietako neurriak eta hizkuntz politikak bultzatzen dituzten inperialistek Etxepare Institutuaren eskutik eta Euskaltzaindiaren kolaborazioarekin burutu dute iragarritako fartsa.   ZURIKERIA ARI DU


 EAEko gobernua kudeatzen dutenen hizkuntz politikak gaztelera lehenetsi eta hizkuntz ordezkapena sustatzen duela aski ezaguna da. Horren erakusle berriki merkataritzan euskarari eremuak murrizteko harturiko erabakia. Baina asimilazio politika hori euskararen aurkakotasuna makilatuz burutzera behartuak daude eta zuriketarako baliabideak darabiltzatela ere ezagutu beharrekoa da. Hortxe koka daiteke Etxepare institutua adibidez. Hain zuzen institutu horren eskutik euskarari “gorazarre” egiteko jardunaldiak antolatu dituzte hurrengo asterako Madrilen eta horien baitan martxoaren 14rako e...


  Ixildu gaitezen. Gaurkoan laviolenciavengadedondevenga-tarrek edukiko dute zeresana. Entzun dezagun:                                               Ta? Ezer ez?                                               Oraindik ez? Banengoen ba, ni!!   Eguneraketa:  Espainiako Erreinuko Justizia (sic) ministroak esan du: “...es un buen principio el de que la...