Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/04 15:31:39.311 GMT+2

10 Perfekto

Ondotxo dakigu denok zenbat kostatzen den gauzak perfektu egitea, perfekzioa lortzea, edozein gaietaz ari garela ere (eta esaminetan zer esanik ez! :-). Utopiak errealitate bihurtu litezkeela sinesten dutenak beraren atzetik abiatzen dira itsu-itsu, hasieratik bukaeraraino 100% ondo egin nahian (badakizue, denok ezagutzen dugu horrelakoren bat), eta baita batzutan gertu asko geratu ere (uiiiiiiiiiii ;-). Besteok berriz txundituta begiratzen diegu, edozein zereginen %80a egina bada, nahikoa eta gehiago burutu delakoan :-)

Horregatik geratzen naiz zur eta lur Nadia Comaneci-k Olinpiadetako lehen 10a lortu zuela gogoratzen dudan bakoitzean. Sinestezina egiten zait.



Lehendik ere lortua zuen 10-a, baina "bigarren" mailako ekitaldietan. 1976. urtean berriz, 14 urte eskasekin, Montrealgo Olinpiadetan lortu zuen, aurkari ziren nazio desberdinetako juratuen aurrean. Lehen aldi honen atzetik beste sei aldiz ere lortu zuen 10a joko olinpiko berberean.

Sinestezina. Ariketa perfektua. Ametsen kristalizazioa.10-a. Perfekzioa.

Utopia errealitate (?)

Nork: borthuzai.2007/05/04 15:31:39.311 GMT+2
Etiketak: 10 perfeto nadia_comaneci comaneci | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

a zer nolako gozada neska hau ikustea!!

Nork: Bootxo.2007/05/04 16:32:46.992 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.