Kontuz! ETAk berriz ere norbait hil behar du eta!
Eta auto-bonba batez bada agian zu ere harrapa zaitzake!
Berriz ere hiletak, HBri atentatuak kondenatzeko eskaerak, HBk ordea, ez duela kondenatuko horrekin ezer lortzen ez delako (eta ez kondenatuz zer lortzen da ba?)... betikoa.
ETAk dio Ajuria-Enea, paktu antiterrorista eta horiek antzinako formulak direla eta bakea lortzeko ez dutela balio argi geratu dela (beno, ados egon gintezke agian) baina eta bonbak? Ez al dira bonbak ere antzinako errezetak?

Bai, estatu espainiar eta frantsesak euskal herria mespretxatzen dute (lege antiterrorista, tortura, presoen aurkako politika (bai, bai, azken urte hauetan erail duten ekintza bakarrak hauek), euskararen egoera...) baina armak ez dira erantzuna. Errezeta hori ere ez dela egokia argi geratu da.
Ikuspuntu estrategiko batetatik (eta ETAri hoztasun hori gustatzen zaio) aproposagoa litzateke bake-borroka bat aurrera eramatea, biolentziarik gabe, argi eta garbi uztea jende guztiaren aurrean (espainiarren aurrean, frantsesen aurrean...) biktimak euskaldunak direla, espainiar gobernuak zentzurik gabe komunikabideak ixten dituela, euskal hiztunak baztertuta daudela...
BAKEZKO-BORROKA ETA PROPAGANDA bide aproposagoa da beraien helburuentzat.
Armen bidez ordea, biktimak espainiarrak dira, eta euskaldunok borreroak.

ETAk su etena hautsi du hauteskundeak pasa eta astebetera.
(eta ETAri zuzenduz)
Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek orain bost urteko eszenategi berberera itzuli nahi zutela.
Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek ETAk su etena haustea nahi zutela.
Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek ETAk berriz ere jendea hiltzea nahi zutela.
Bai, bai, ni ziur nago diozuen milaka boza horiek Josu Jon Imazi bidea erraztu nahi ziotela, espainiako gobernua PP-k hartzea, soka gehiago tenkatzea, sufrimendua beste urte mordo batez luzatzea...
EZ NIRI POTROK UKITU LA HOSTIA! 187000 pertsonen zein erabilera lizuna!
Eta horrenbeste sufrimendu zertarako?
PRESOEN INGURUAN eta DESARMEAREN INGURUAN HITZEGITEKO!?!?!?!?!?
ETA EZ BESTE EZERTARAKO!!!
Horretan alderdi guzti-guztiak ados baitatoz! Euskal herriaren etorkizunean ez duzue zeresanik! Onartu!
Hori alderdi politiko GUZTIEK adostua izango da!
(PP eta HB barne)
Eta emaitza ETAtik gustukoa baduzue bale, baina ez baduzue gustuko berriz, sentitzen dut ba! Izorratu egin behar!
Eta bale, azken urte hauetan gobernu espainiar eta frantsesak ez dituzte gauzak ondo egin, baina zuek ere ez.

Benetan, egin beste su eten bat lehenbailehen, hitz egin presoen eta etakideen etorkizunaren inguruan, desarmeaz eta beste zenbait kontutaz eta amaitu zuen orain arteko ibilbidearekin. Hartu biolentziarik gabeko bidea. Ez bihurtu hurrengo urte hauek aurreko 40ak bezalakoak, mesedez.
Eta bestela berriz, benetan, joan zaitezte denok niregatik por culo hartzera!
Hostia puta!
(Batzutan badirudi ETAk eta PPk masokismo puntu bat dutela, biek ahal den gizarterik bortitzena nahi dutela, horrela biktimena egiteko eta beraien jarreretan etengabe berresteko. Eta tartean, PNVren biktimismoa “Ni, hemen, batzuen eta besteen erdian, eta gauza bat egiten badut, batzuk kontra agertzen dira eta kontrakoa egiten badut berriz, besteak. Nola asmatu hauekin?” etengabe, etengabe, etengabe, PNVren a dos bandas jokatzearen biktimismo etengabea...
Eta norbaitek esango dit “hi, eta zeatik ez dek post-ik idatzi estatuaren biolentziaren aurrean?...” bale, arrazoia daukek, baño etzuan nere intentzioa blog politiko bat ittea, lo único gaurko honek, nizkian barne esperantza guzti-guzti-guztik akatu zizkiakela. Oain arteko beste eozin ekintzak lortu ez dikena. Hoixe arrazoia)
Erantzunak
Nork: Josu.2007/06/05 20:30:40.513 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Nork: Sugoi.2007/06/05 20:43:26.204 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/06/05 20:43:39.258 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Ez dakizu idazten . Testuak elkarrizketa bat dirudi aurreiritzi barregarriz betetako zure buruarekin . Horrela irakurrita badirudi aitak eta amak kontatu dizkizuten "egien" kontra ari zarela jartzen gertatutakoa . Ez da batere kitzikagarria horren testu inuxenteak irakurtzea . Hasteko eta bukatzeko :
Berriz ere hiletak, HBri atentatuak kondenatzeko eskaerak, HBk ordea, ez duela kondenatuko horrekin ezer lortzen ez delako (eta ez kondenatuz zer lortzen da ba?)... betikoa.
Norentzako idatzi duzu hau ? Nori jo nahi diozu adarra ? Telecincoko tertulianoa dirudizu , Zorionak ! ( baina ez zaitez kazetari izatera dedikatu mesedez ... )
Nork: anonymous.2007/06/05 22:05:47.698 GMT+2
Nork: j.2007/06/05 23:00:37.874 GMT+2
Lehenik eta behin zorionak Borthuzai gai honi buruz idazteagatik, saltxeatzen ibiltzen naizen blog guztietatik bakarra izan zara.
Bigarrengoz, istorio hau betikoa da, espainia "democratikoa" denetik gobernu aldaketa guztietan egin du eta su etena eta denetan berdin amaitu da gauza. Arrazoia garbia da, Espainiako gobernua eta ETA ez dira inoiz akordio batera helduko, hori begibistakoa da.
Hirugarrengoz, hein batean ados nago zuk esandako guztiarekin, halere ez dut uste ditugun politikoekin inoiz ezer lortuko dugunik, bakoitzak berea eta kitto. Interes gehiegi eta gauzak konpontzeko interes gutxi.
Laugarrengoz, nazkatuta nago Euskal Herria munduko zilborra dela pentsatzen duten euskaldun itsuetaz. Gure herria obsesio bihurtzen dute eta bada bizitzan gauza garrantzitsuagorik. Euskal Herria bizitzako helburu bakar dutenak oker dabiltza eta gauza gehiago okertzen dute.
Bosgarrengoz, Euskal Herria ezin da Euskal Herriataz hitz egin, bestela Annonimus eta j bezalako jendea topatzen duzu, izkutuan entzuten dizutenak eta gero burua estalita atzetik joka etortzen direnak, koldarrak, itsuak...
Amaitzeko, politikak nazka ematen dit, baina Euskal Herriak ez. Zer egin dezaket?
Nork: bewater.2007/06/06 01:00:58.140 GMT+2
www.blogak.com/bewater
joder anonymous! Bete betean asmatu duzu! Jajaja! Ze ona! Blog honetako borthuzai nor den dozena erdi pasatxo jendek jakingo du eta ia denei esan diedana da nik idazten ideiarik ere ez dudala! Benetan! Ni zientzietakoa naiz, eta literaturatik oso urrun bizi izan naiz beti, hortaz, nire idatzien maila oso eskaxa da, badakit. Gainera, ez dut ordenagailu aurrean post-ak idazten behar adina denbora pasatzen, eta hortaz, alde batetik ez dakidalako eta bestetik ez naizelako saiatzen, ba ”txurro” pilo bat idazten ditut :-) Baina hori beste post-etan ere antzematen delakoan nago (”izan ere” etengabe errepikatzen dut, espresio desegokiak nonhai, koma eta puntuak jartzen ideiarik ere ez dut...) Sentitzen dut gehixeago espero bazenuen :-)
Eta edukiari dagokionez berriz, ba bai, agian textu inuxentea izango da, ez dakit, posible da. Hombre, inuxente-inuxentea ez dakit, baina agian bai. Baina hori bai, kondenen kontua ez da nire gurasoei entzun diedadan zerbait, neronek ikusia baizik.
Eta norentzat idatzi dudan? Ba edonorentzat, beste post-ak bezalaxe. Eta nori jo nahi diodan adarra? Inori ere ez. Ez da nire intentzioa. Benetan. Eta zorionak, telecincoko tertulianoa dirudidalako? Emmmm... ez zen ba nire intentzioa. Curriculum bezala bidali beharko diet hortaz ;-) Gainera, kazetaritza okerren ikusia dudan ogibideetako bat da, eta hortaz lasai, ez naiz eta sekula hortara dedikatuko :-)
Beraz, mila esker estilo kritikagatik (baina egia esan ez dut uste hemendik aurrera gauzak asko hobetuko ditudanik. Denbora falta...). Eta eduki kritikari dagokionez berriz, ba bueno, agian jendeak ni baino gehiago jakingo du saltsa honetaz eta nire jarrera inuxentea izango da. Agian bai. Egia esan gaur goizean jeiki, eta post-etik zenbait gauza kendu eta beste batzuk ipiniko nituzkeela konturatu naiz, baina oinarrizko ideietan berdin jarraitzen dut eta hala beharko du ba!
j-rekin berriz ados. Gizarteak ez du ezer egin, ”jarri ta egon eta jardun”. Baina hori bai, esperantzarekin, eta ez gauzak bere kaxa konponduko ziren esperantzarekin, ez, ez, politikariak zerbaitetan ariko ziren esperantzarekin baizik. Momentu horretan zeregina beraiena zela ulertuta. Baina ez dute ezertxo ere lortu. Agian gizarteak zerbait gehiago egin izan behar luke. Agian bai. Baina zer? Ez dakit. Ez dut horretaz gehiegi pentsatu...
Nork: borthuzai.2007/06/06 09:16:42.075 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Zientziatakoa beraz ! Eskerrak ! Jarraitu idazten eta hobetzen orduan !
Bewater ? Ni ez dakit joka etorri naizen ala inork eskatu ez didan kritika egitera . Eta zu zertara etorri zara ? Partidu Popularrekoa dirudizu , politikak ez du ezer konponduko , negoziazioa ezinezkoa da , euskal herrian ezin da ezker abertzaletik kanpoko iritzirik eman , euskaldunak kirten hutsak dira ... ( horrelako zerbait dio marianok kamera bat topatzen duen bakoitzean )
Nork: anonymuos.2007/06/06 10:51:48.603 GMT+2
Agian hala izango da, partido popularrekoa emango dut, baina zuretzat zure iritzia ez duten guztiak dira partido popularrekoak edo telecincoko esatariak.
Gainera, nik ez nuen politikak ez duela ezer konponduko esan nahi, politiko hauek ez dutela ezer egingo baizik. Eta Euskalerrian dena politizatuta dagoela ere argia da, esaten duzuna esan da ere baten batek laser esango dizu PNV-ekoa zarela, HB-koa zarela, Psoe-koa zarela edota PP-koa zarela, etiketen herrian bizi gara, eta nik nirea ez den pegatinarik ez dut nahi ipini, hau da, nirea, pertsonala. Eta zer gertatzen da denetik pixka bat hartzen duzunean, baina ez bere osotasunean euren gauza onak baizik (partido politikoena esan nahi dut); orduan, nongoa zara? Ez al dago eman dizkiguten aurekez at besterik aukeratzerik? Zertarako eman dirua eta defendatu gezurti koadriloa bat...parlamentuan elkar buillako eta ondoren elkarrekin bazkaltzen...itxurakeria
Besterik ez, ondo segi lagunok eta berriz diot, politika ez da nirea
Nork: Bewater.2007/06/06 18:55:38.620 GMT+2
www.blogak.com/bewater
Agian hala izango da, partido popularrekoa emango dut, baina zuretzat zure iritzia ez duten guztiak dira partido popularrekoak edo telecincoko esatariak.
Gainera, nik ez nuen politikak ez duela ezer konponduko esan nahi, politiko hauek ez dutela ezer egingo baizik. Eta Euskalerrian dena politizatuta dagoela ere argia da, esaten duzuna esan da ere baten batek laser esango dizu PNV-ekoa zarela, HB-koa zarela, Psoe-koa zarela edota PP-koa zarela, etiketen herrian bizi gara, eta nik nirea ez den pegatinarik ez dut nahi ipini, hau da, nirea, pertsonala. Eta zer gertatzen da denetik pixka bat hartzen duzunean, baina ez bere osotasunean euren gauza onak baizik (partido politikoena esan nahi dut); orduan, nongoa zara? Ez al dago eman dizkiguten aurekez at besterik aukeratzerik? Zertarako eman dirua eta defendatu gezurti koadrila bat...parlamentuan elkar buillako eta ondoren elkarrekin bazkaltzen...itxurakeria
Besterik ez, ondo segi lagunok eta berriz diot, politika ez da nirea
Nork: Bewater.2007/06/06 18:56:03.288 GMT+2
www.blogak.com/bewater
Agian hala izango da, partido popularrekoa emango dut, baina zuretzat zure iritzia ez duten guztiak dira partido popularrekoak edo telecincoko esatariak.
Gainera, nik ez nuen politikak ez duela ezer konponduko esan nahi, politiko hauek ez dutela ezer egingo baizik. Eta Euskalerrian dena politizatuta dagoela ere argia da, esaten duzuna esan da ere baten batek laser esango dizu PNV-ekoa zarela, HB-koa zarela, Psoe-koa zarela edota PP-koa zarela, etiketen herrian bizi gara, eta nik nirea ez den pegatinarik ez dut nahi ipini, hau da, nirea, pertsonala. Eta zer gertatzen da denetik pixka bat hartzen duzunean, baina ez bere osotasunean euren gauza onak baizik (partido politikoena esan nahi dut); orduan, nongoa zara? Ez al dago eman dizkiguten aurekez at besterik aukeratzerik? Zertarako eman dirua eta defendatu gezurti koadrila bat...parlamentuan elkar buillako eta ondoren elkarrekin bazkaltzen...itxurakeria
Besterik ez, ondo segi lagunok eta berriz diot, politika ez da nirea
Nork: Bewater.2007/06/06 18:56:14.128 GMT+2
www.blogak.com/bewater
Ba niri gustatzen zaizkidak hire idatziak, Bortuzai, batzuekin barre egin diat, besteekin hunkitu egin nauk... Askotan irakurtzen dizkiat eta inoiz komentariorik utzi ez badiat ere gustora irakurtzen jarraituko diat.
Baina ari ginen gaira zuzenduz, esan nahi diat ANVri ema diodala nire botua eta ez naizela engainatua sentitzen. Hemen denok hitzegiten diagu, beraz, batzuen eta besteen izenean.
Iñaki de Juana kartzelan duk honezkero. Bihar Otegi, etzi auskalo...Atzoko amorru hori bera aterako ote zaik injustizia guztien aurrean?
Bewaterri: "Bosgarrengoz, Euskal Herria ezin da Euskal Herriataz hitz egin, bestela Annonimus eta j bezalako jendea topatzen duzu, izkutuan entzuten dizutenak eta gero burua estalita atzetik joka etortzen direnak, koldarrak, itsuak..." Hizkera hori oso arraroa egin zait. Ez dakit benetan zer esan nahi duzun. Nik zer dakit ba zu nor zaren, eta Bortuzai? Ezpentsatu zuk ni nor naizen jakiteko bildurrez nagoenik. Eta ni burua estalita atzetik joka??? Eta izkutuan entzuten??? Nik dakidala hau blog bat da eta edonork dauka irakurri eta bertan bere iritzia emateko eskubidea, karnetaren zenbakirik eman beharrik gabe. Asko biajatua izango zara, baina zure komentario horretan nahik itxi ikusi zaitut, edo esan ez duzun zerbait esan anhi zenuen. Eta ez, niretzat ere ez da Euskalerria munduaren zilborra, baina bertan, euskaldun libre bizi nahi dut. Horrek ez nau munduaren aurrean itxiago egiten.
Nork: j.2007/06/06 22:22:20.960 GMT+2
Nork: don zion.2007/06/08 15:50:19.648 GMT+2
benga, jada beste post bat idatzi diat eta segi dezagun aurrera, ok?
post hau hementxe amaitzen da eta punto .
punto .
.
.
.
.
Nork: borthuzai.2007/06/08 17:46:41.740 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: Amuitz.2007/06/09 03:31:33.218 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
A ver tú , donsimón de los cojones .
Que opinas lo contrario aunque parezca que no tengas ni puta idea de euskara ? Me parece estupendo pero eso no te da derecho a actuar como un subnormal ; eso te convierte en uno .
Quieres decir que los conceptos "intelecto" y "pueblo" no van unidos solo porque te consideres parte del mismo ? No sé si compartirán tu idea los del centro extremeño, ni los de ANV. Ni siquiera el conjunto de trabajadores de la limpieza.
Soy un subidillo por expresar e intentar argumentar mi opinión ? Soy un subidillo porque no te ha gustado mi opinión ? Quizá porque crees que no tengo educación ? Me importa una mierda que seas un hippie, un yonki que intenta leer o un subnormal con hepatitis ... no harás que te juzge .
Barkatu Borthuzai, espaiñolez dedikatu didaten komentarioa erantzun nahi izan dut.
Nork: anonniuos.2007/06/09 21:07:59.327 GMT+2
<HBko mahai nazionaleko kide bat sartu da. Ez dakigu nor den, argi gutxi baitago. Eseri egin da. Kafe bat du aurrean.
<Ondoren gainerako alderdi abertzaleetako kideak. Eta hauek ere kafetxo bat hartu dute.
<PSEkoak eta PPkoak berandu datoz. "Trafiko asko zegoen"
Elkarrizketa hasi da:
-Beno ba niri natillak gustatzen zaizkit...
-Niri ere bai
-Niri ere bai
-Niri ere bai...
Nork: zerdiok.2007/06/12 16:07:54.809 GMT+2
http://zerdiok.mundua.com