Aspaldi ikusi genituen euskaldunak(???) zestapuntako herramintaz indioak akatzen western batetan.

Thunder in the sun 1959 (El desfiladero de la muerte)
Gerotxoago etorri zen McGyver ETAk bahituriko turista bat askatzera.
(McGyver soka lepoan duela, kontuz!!)
Zabaldua da bestalde, zine industria estatubatuarra krisian omen dagoenaren zurrumurrua, gidoi berri freskoak falta direla, remake-ak besterik ez dituztela egiten... eta halako batetan berriz ere gutaz oroitu dira guztion nagusi omen direnak.
Gaur iritsi zaidan email batek dioenez bada laSexta katean Anillo-E izeneko telesail bat (ez galdetu zertaz doan sekula santan ez dut eta ikusi)

eta bertan ETAk marinel estatubatuar bat bahitzen du, ondoren Madril inguruko kortijo batetan lekutua omen dagoen kanping denda batetan sartzeko, eta honako eskaera hauek egiteko gobernu amerikarrari:
- Nazio Batuen Erakundean (osea, ONU-n) Euskal Herriaren independentzia babesteko
- Espainiak 500 miloi dolarretako laguntza emateko euskal estatua sortzeko
Dirudienez amaieran generala hiltzea pentsatzen dute eta zuzenean ematen ETAren webgunean. Hil ere katana antzeko zerbaitekin egiten omen dute. Hemen doaz mezuarekin batera bidali dizkidaten irudiak:



Interneten pixka bat gehiago begira jardun dut eta ETAko kide bezala Lucía Solá izeneko argentinar neska liraina agertzen omen da.
Erantzunak
E-ring-ena, berriz, ba hori, betikoa...
Hori dela eta, nire proposamena luzatzen dut hemen: Brave Heart bezalako megaprodukzio bat egitea euskaldunon aldeko jarrera munduan zehar zabaltzeko:
Titulua: Aurrera bolie! (The basque rolling stone bezala ere itzuli daitekeena; komertziala izan daiteke)
Zuzendaria: Alex de la Iglesia (akzioaren aldetik), Juanma Bajo Ulloa (historia psikologikoa garatzeko) eta Montxo Armendariz (rollo amorosoa)
Protagonistak: Estitxu Fernandez (erranen dizuet) eta Julian Iantzi (aupa txabalote!).
Kokapena: Errolanen garaipenarena
Hizkuntza: Euskaraz errodatua eta gero subtituluak ingelesez (Mel Gibsonen bidetik)
Sinopsia: Euskaldun herri jatorra asediatuta bizi da kanpotar erasoengatik, izan ere, beraien kultur anzestralarekin amaitu nahi dute (inbiriagatik eta oso gaizto gaiztoak direlako). Trama historiko honen artean, Estitxu (Lur) eta Julian (Eki) bikote gazte eta ederren maitasun harremana garatuko da. Sufrimendu, extra eta odol litro askoren ondoren Errolanen garaipenarekin amaituko litzateke filma; noski, euskaldunen jatortasuna agerian utziz.
Nork: bootxo.2007/01/31 20:56:49.486 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
jaja, kristona hauxe!
http://www.youtube.com/watch?v=ThxjumxTQx4
Nork: aitorr.2007/01/31 23:50:04.523 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com
Jode Bootxo, ni apuntatzen naiz pelikula hori ikustera jajaja eta E-ringeri dagokieonean... ez naiz gai komentariorik egiteko, hitz gabe utzi nauzu.
Ez dakit gogoratzen zareten baina el chacal-en azken bertsioan ere agertzen zen ETAko neska bat. Denak emakumeak izango al dira? Agian horregatik egongo dira hain gutxi kalean zehar gauetan... ba, nire gauzak
Nork: indezent.2007/02/01 09:29:46.817 GMT+1
Nork: Bootxo.2007/02/01 09:59:00.375 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/02/01 10:21:07.497 GMT+1
par egiten dugu baina tamalgarria da benetan, eta gero estatubatuarrek Lars von Trier kritikatzen dute bere Dogville filma estatu batuetan kokatu zuelako, zuzendari daniarra sekula han izan ez delarik.
bootxorena berriz, la ostia da! ikaragarrizko ideia!
:-)
ea bewaterrek oraindik etb aldean kontaktuak dituen eta presupuestoa lortzen dugun...
ni desde luego extra lanetarako prest, eta gaur egungo teknologiarekin beste pare batekin roldan edo bush berari ere aurre egiteko adina gara!
Nork: borthuzai.2007/02/01 18:34:53.965 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: bootxo.2007/02/02 00:54:26.113 GMT+1
Portzierto, azken mezua idatzi duzunak izena uruspatu didazu...
Nork: Bootxo.2007/02/02 09:16:04.075 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Ez dut uste Caja Laborala interesatuko denik indenzent gidoigilea dela enteratzen denean!
Demontre! Azken post horietako bat gehiago eta astelehenean blog-a txapatuta topatuko dek!
Nork: borthuzai.2007/02/02 09:18:57.519 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/02/02 12:47:30.694 GMT+1