Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/18 20:27:45.346 GMT+1

Finalerdiak erabakita

Sailkapena ikusita bat baino gehiagok jakingo du honez gero nola geratu diren finalerdietako parekatzeak. Hala ere, kontua erabat argi azaltze aldera, hona hemen zein neurketa jokatuko diren datorren larunbatean, azaroak 24, finalerdietan.

Sailkapenean 1. postuan geratutako bikoteak 4.aren aurka jokatuko du eta 2. geratutakoak, ostera, 3.aren aurka. Hau hala izanik, beraz, hona hemen partiduen berri:

M. Zabala-N. Zabala         Tijero-Lujanbio
Bañales-Gurrutxaga Jauregi-Goenaga
Manzisidor-Argain Etxegia-Mendizabal
Fernandez-Arozena Urkizu-Unanue

Partidu bakarra jokatuko da finalerdietan, kopa sisteman. Hortaz, finalerdi bakoitzean irabazle suertatzen diren bikoteek Hernanin abenduaren 1ean jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.

Nork: emakumeapilotari.2007/11/18 20:27:45.346 GMT+1
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Inor ausartuko al da finalerdietako garaileen izenak ematen??? Ez da erraza...

Nork: Uxue.2007/11/18 20:36:04.911 GMT+1

Kuku-ko bi eta Hernaniko bat baietz sartu!!!

Nork: .2007/11/20 16:54:30.114 GMT+1

Nire porra hemen doa:
1. mailan
 -fernandez-arozena
 -etxegia - mendizabal
2. maila:
  -Bañales-Gurrutxaga
  - M.Zabala - N.Zabala
Bueno Uxue dena asmatzen badet hernaniko afariko trago guztik zure kontu. Bestela nere kontu tragoren bat!!!
 

Nork: .2007/11/20 20:34:12.168 GMT+1

3. erantzuna eman dezun horri:

Nik ez det gezurrik esango, benetan poztuko nitzeke Fernandez-Arozena sailkau ezkio. Halare, tragona negoziau ein beharko da, hasteko zein zean ez dakitt-ta. Izenik jarri ezen...

Nork: Uxue.2007/11/21 13:04:50.703 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru