Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/28 12:58:43.930 GMT+1

II. Emakumea Pilotari Irekia. Oraingoan bai!

Joan zen larunbatean, urtarrilaren 24an, zen hastekoa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen ezker hormako II. Emakumea Pilotari Irekia. Eguraldia zela-eta, ordea, partida guztiak bertan behera geratu ziren. Honenbestez, larunbat honetan, urtarrilaren 31n, jarriko da abian.

 

Jarrain dituzue aste honetako partidak:

Agiñan, 16:00etan hasita:

2009/01/31
AGINAGA

Díez-Okariz

30

14

Arriola-N. Zabala

16:00

Pagola-Otxotorena

12

30

Dominguez-Unanue

16:45

Jauregi-Lucas

30

25 

Esnal-Goenaga

17:30

Lizeaga-Perez

15

30

Y. Aristorena-Contín

18:15

Anoetan, 16:30ean hasita:

2009/01/31
ANOETA

Tijero-Gutierrez

30

26

Echave-Garmendia

16:30

Mariñelarena-María Urtasun

8

30

Agirre-S. Aristorena

17:15

Martinez-Martinez

19

30

M. Zabala-Urbieta

18:00

Tapia-Aldasoro

6

30 

Redondo-Errasti

18:45

Atzeratutako jardunaldia, aurreko asteburukoa, ligaxkako azkena izatera igaroko da ziurrenik, txapelketa astebete beranduago amaituz. Hala ere, zehaztapen guztiak jasotzean emango dizuegu hauen berri.

Nork: emakumeapilotari.2009/01/28 12:58:43.930 GMT+1
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oiartzungo GIRIZIA pilota elkarteak antolatuta, XVI. pala txapelketa irekia jokatuko da Malalensoro pilotalekuan. Aurtengo hau, Euskal Herriko V. Pala txapelketa irekia izango da eta gizonezkoak, hiru mailetan banatuta jokatuko dute eta emakumezkoak maila bakarrean. Izena ematea gizonezkoentzat urtarrilarn 31an bukatuko da eta emakumezkoentzat otailaren 28an. Partiduak, gizonezkoentzat, larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande goizetan izango dira eta emakumezkoentzat, larunbat arratsaldetan.

Sariak: Txapeldunak ( txapela, oroigarria, kamiseta eta 100€ )

Txapeldunordeak ( oroigarria, kamiseta eta 50€)

Animo!! eta hartu parte.

Nork: V. Euskal Herriko Pala txapelketa irekia.2009/01/28 14:36:40.757 GMT+1

Kaixo!

Nahi izanez gero informazio ahalik eta zehatzena bidali gure e-posta helbidera (emakumeapilotari@yahoo.es) eta jarriko dugu albiste moduan.

Ondo izan!

 

Nork: kudeatzailea.2009/01/29 12:03:31.525 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru