Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/18 13:14:42.960 GMT+2

Larunbatean ospatu zen Emakumea Pilotari eguna Iruran

Joan zen larunbatean, ekainaren 14an, ospatu zen Irurako pilotalekuan Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartu ziren, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean zehar emakumeen 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. 

 

 

 

Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoia jokatu zen. Txapelketa honetan ikastaro bakoitzeko emakumeek euren ordezkaritza izan zuten, 8 bikote izanik lehia bizian aritu zirenak. Hernanitik 2 bikote, Donostiatik 3, Arrasatetik 2 eta Tolosatik 1. Azkenean, Idoia Tejedor eta Kristina Galdeano hernaniarrak geratu ziren txapeldun, finalean Donostiako Josune Uribe eta Mirari Urbizu 14-4ko emaitzaz mendean hartuta. Bertaratutako gainerako emakumeek gogor jardun zuten eurenak animatzen, tarteka olaturen bat edo beste eginez ere bai.

 

 

Horrez gain, paleta saioak ere izan ziren, ikasturtean zehar saioetan egindako hainbat ariketa egiten jardun zutelarik emakumeek, herri ezberdinetakoak nahasian. 

 

 

Sari banaketa egin eta familia argazkia atera ostean, bazkari ederraz gozatu zuten (urdaiazpikoa, esparragoak, entsalada, oilaskoa, tarta, kafea eta txanpaina) eta hortik aurrera dantzan aritu ziren, trikitixa lagun, itzulerako autobusa heldu arte. Izan zen lagunak dantzan ari ziren bitartean beste herrietako emakumeekin batera paletan aritu zenik ere.

 

 

Giro paregabean ospatutako egun-pasa ederra izan zen larunbatekoa, ikasturteari agur esateko modu ezinhobea.

 

Nork: emakumeapilotari.2008/06/18 13:14:42.960 GMT+2
Etiketak: partaidetza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak antolatzaile eta partaide guztioi.
Ea hurrengo urtetan ere jarraipena ematen diozuen asmo honi.

Nork: gar.2008/06/18 20:19:20.323 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.