Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/18 23:23:50.356 GMT+2

Zure itzala




Zure itzala koloretakoa dela imajinatu dut. Baina daltonismo boluntarioa da.

Margolan paregabea egin duzula imajinatu dut. Baina atzo atera zenidan argazkia zen.

Ilargia itzali duzula imajinatu dut. Baina pertsianak jaitsi dituzu.

...imajinatu dut. Baina...
Baina imajinatu dut.







Nork: errailak.2011/07/18 23:23:50.356 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Daltonismo boluntarioa daa, baina zure itzala koloretakoa dela imajinatu dut.
Atzo argazkia atera zenidan, baina margolan paregabea egin duzula imajinatu dut.
Pertsianak jeitsi dituzu, baina ilargia itzali duzula imajinatu dut.

Zeinen tristea den imajinatzen ari zarela ohartzea, irudia egi dela uste duzunean, eta zeinen polita den imajinatzea, imajinatzen ari zarela dakizunean.

Nork: orhiko sorgina.2011/07/28 23:20:24.278 GMT+2

Ados zurekin. Polita da imajinatu dut esatea, bainarik gabe

Nork: errailak.2011/07/29 01:10:54.550 GMT+2
http://www.blogak.com/errailak

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru