Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/14 18:39:23.188 GMT+2

Badator eskolarteko txapelketa

    Udaberria berezia izaten da bertso eskola eta bertsolari gazte askorentzat eskolarteko txapelketa dela eta. Aurten ere gero eta hurbilago dago urteroko zita, eta Errazu bertso eskolarentzat garrantzia berezia iango du gainera.

    Apirilaren 25an hasiko da txapelketa Usurbilen. Hurrengo astean zubia denz deskantsatu, eta maiatzaren 9an indartsu iritsiko da eskolartekoa Elgoibarrera. Horregatik, garrantzia berezia du txapelketa honek guretzat, bertso eskola sortu zenetik lehen aldiz jokatuko baita kaporaketa bat gure herrian. 3etan hasiko dira bertsopaperak idazten, eta bapateko saioa 4etan hasiko da Ikastolako pilotalekuan. Hurrengo bi asteetan Alegian eta Oñati beste kanporaketa bana jokatu ondoren, Iruran ospatuko da finala maiatzaren 30ean.

   Bestetik, Errazu bertso eskolak inoiz izan duen parte hartze handiena izango du aurten. Iaz ez bezala, txikietan talde bat osatzea lortu dugu aurten, lau pertsonaz osatua: Maddi Mendibil, Haizea Beristain, Mikel Gurrutxaga eta Arkaitz Oteiza. Lehen aldiko urduritasunak gaindituta seguru saio txukuna osatuko dutela Oñatin. Bertso eskolako gainontzeko kideon animoak behintzat ez dira faltako.

    Handien mailan berriz, azken urteetan bezala Mikel Olaizolak parte hartuko du, aurten gainera Elgoibarren.

    Beraz, denok animatzen zaituztegu bai Elgoibarko bai Oñatiko kanporaketetara. Ziur ondo pasako dugula.

             

Nork: errazubertso.2008/04/14 18:39:23.188 GMT+2
Etiketak: elgoibar gipuzkoako_eskolarteko_bertsolari_txapelketa errazu_bertso_eskola | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, beno hona hemen Urrtexuko Gorkak emandako erantzuna. Ideia onak ditu, eta merezi duelakoan nago!

Animo eta ondo pasa oporretan!!

 

 

Kaixo, Xabi!

 

Eskertzen dizut Elgoibarko bertso eskolaren esteka bidali izana. Gauzak nola diren, gaur arratsaldean eskolarteko txapelketako azken kanporaketa dago Oñatin eta bertan Elgoibarko talde batek kantatuko du gure bertso eskolako bi talderekin batera, Arkaitz Oteiza, Haizea Beristain, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek osatua, zehatz esateko. Elgoibarren ere jokatu zen beste kanporaketa bat eta bertan Mikel Olaizolak kantatu zuen handien mailan, hau lehendik ere ezagutzen genuen. Ea txukun moldatzen diren.

 

Urtean zehar, herri ezberdinetako haurren arteko loturak estutze aldera, bertso eskolen arteko topaketak eta abar egin ohi ditugu, eta, aurtengo ikasturtea dagoeneko erdi bukatua egonik hurrengo urtean beharko duen arren, kontuan hartuko dugu Elgoibarko talde hau elkarrekin gauzak egiteko. Bertso eskolako haurrei ere emango diet blogaren helbidearen berri. Bide batez, gure bertso eskolaren helbidea www.zubertsotan.net dela gogoratu. Gaurko saioko kronika, bideo, argazki eta gainerakoak gaur gauean bertan jartzen saiatuko naiz.

 

Ondo segi eta laster arte!

 

Gorka

 

PD: Bide batez, datorren ekainaren 26rako iaz egin genuen moduko ilunabar literarioa prestatzen ari garela aurreratu nahi dizut. Gutxi barru jasoko duzu bertan parte hartzeko gonbidapena. Momentuz, agendan iluntze hori gordetzen joan zaitezke (eta irakurriko duzuna idazten, je, je…).   

Nork: txopenhauer.2008/05/23 13:50:34.672 GMT+2

Kaixo hona hemen Mikel Mendizabalek bidalia:

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

                              BERTSOPAPERETAKO SARIAK 2008 

      LH  3. eta 4. maila 

            Irabazlea: Aratz Irazustabarrena ( Alegiko San Juan eskolako ikaslea)  

      Sari-emailea: Iker Iriarte (Alegiko bertso eskolako arduraduna.) 

            Aipamenak

                        - Olaia Garro ( Eskoriatzako Almen Ikastolako ikaslea)

             - Paul Iruretagoiena (Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskola)

                        - Xabier Mendizabal (Ordiziko Jakintza Ikastolako ikaslea)

                        - Joanes Gallastegi (Zumaiako Herri Eskolako ikaslea) 

      LH 5. eta 6. maila 

              Irabazlea: - Maialen Akizu (Urretxuko Gainzuri Ikastetxeko ikaslea) 

            Sari-emailea: Uxue Fernandez (Urretxuko bertso eskolako irakaslea.) 

            Aipamenak: - Mikel Tapia (Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolako ikaslea)

                        - Garazi Kaltzakorta (Elgoibar Ikastolako ikaslea)

                        - Irati Ugalde (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea

                        - Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako “ ) 
 

      DBH Lehen Zikloa   12-14 urte bitartekoak 

            Irabazlea: - Maddi Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea) 

      Sari-emailea: Unai Muñoa, bertsolaria eta Lasarteko bertso eskolako irakaslea. 

            Aipamenak: - Eñaut Martikorena ( Hernaniko Elizatxo Ikastetxeko ikaslea)

                        - Mattin Astigarraga (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)

                        - Joanes Etxaide (Beasaingo Loinazpe Institutuko ikaslea)

                        - Jon Kepa Oria (Beasaingo Loinazpe Institutuko ikaslea) 
 

      DBH  2.Zikloa eta DBHO 15-18 urte bitartekoak 

            Irabazlea: - Ane Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea ) 

      Sari-emaileak: Aitor Mendiluze, Gipuzkoako txapelduna, eta Felix Irazustabarrena, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.  

            Aipamenak: - Mikel Olaizola (Elgoibar Ikastolako ikaslea)

                        - Oihana Iguaran (Tolosako Orixe Institutuko ikaslea)

                        - Asier Azpiroz (Antigua-Luberri Ikastetxeko ikaslea)

                        - Nagore Arzallus (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea)

                                                

Nork: Jabier.2008/05/29 10:25:24.341 GMT+2

Zorionak Mikel jasotako aipamena dela eta! Segi holaxe!

Nork: Txopenauer.2008/05/29 22:31:33.106 GMT+2

Zorionak Mikel jasotako aipamena dela eta! Segi holaxe!

Nork: Txopenauer.2008/05/29 22:31:40.343 GMT+2

Bertxo  eskoa asteko gogoa dut eta nire lagunak ere bai :

                      BERTXO ESKOLAN ASI

                      NAI DUT NIK ORANTXE

                      LAN ETALAN EGOON

                      NAI DUGULA ANTXE

 

                         ARKAITZ OTEIZA

Nork: ARKAITZ OTEIZA.2008/09/15 21:26:39.861 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru