Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/26 23:08:45.166 GMT+2

Bertso eskolakoak eskolarteko txapelketan

Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu

    Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarren aurrean arituz. Ezin izan zuen ordea aurreko urteko maila mantendu, eta finaletik kanpo geratu da. Hala ere, bere animatzaile fidelen txaloak entzunda jeitsi zen oholtzatik.

    Finala, Iruran jokatuko maiatzaren 30ean, bertako pilotalekuan. Aurten Elgoibarko ordezkaririk egongo ez den arren, saio polita espero da, jende berri ugariduna.

Nork: errazubertso.2008/05/26 23:08:45.166 GMT+2
Etiketak: elgoibar oñati errazu_bertsoeskola bertsoeskolak bertsolaritza gipuzkoako_eskolarteko_bertsolari_txapelketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Elgoibarko debutariei eta jarraitu gogor lanean, aurreko ostiralean itxura oso oso ona eman zenuten lehenengo urtea izateko eta ziur datozen urteetan punta-puntan ibiliko zaretela.

Eta zuri ere, animo, Mikel, aurten zorterik izan ez baduzu ere denok ondo dakigu-eta zernolako bertsolaria zaren!

 

Nork: Gorka Azkarate.2008/05/27 08:17:56.615 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru