Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/20 18:39:38.766 GMT+1

159.

... Cliffs of Moher amildegi famatuak berrehun metro baino gehiagoko arnasestu amaigabean abiatzen dira itsasoaren enkontruraino. Amilduz eta amilduz, ematen du ez zarela inoiz iritsiko olatuen aparra sentitzera. Ez dira gutxi izan sentsazio horren jabe egin direnak. Suizidak. Leku ezin hobea da horretarako...

                                              "Connemara gure bihotzetan"

                                                                     Julen Gabiria

Nork: euritan.2008/01/20 18:39:38.766 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

batzuetan hurbilegi egoten da amildegia, agian. batzuetan hurbil egon ditzan desiratzen dut, olatuen aparra, bitsa, hatz puntekin ukitzea desio. baina gero haizeak talka egiten dit aurpegian, eta aireko molekulen hutsuneak oroitzapenez betetzen ditu, lotsagabe, irmo, asaldari. eta milan-era bueltatzen naiz, amildegia eta olatuak eta bitsa atzean utzita. milaneko ezkina hartara bueltatzen naiz, gara. zerbeza basu bat lurrean, katu beltz bat kikuka. malkoak jalgitzen dira, olatuak baino asaldariago, suizidak baino balienteago; traidore, beti bezala. inertziaz. nire masailean behera lerratzen dira, ibaia gardena zizelkatuz. zure sorbaldan itsasoratzen diren arte.

amildegi orori zentzua kentzen diozulako, jausiari jausia ostutzen. bizitzako pentagramara naroan haizea zarelako.

Nork: Ertzetik.2008/01/20 23:10:15.775 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru